Haltzari ez eska fruiturik

"Lurrik Gabeko Mugimendua ez dago Brasilen bakarrik, Euskal Herrian ere behar dugu"


2021eko uztailaren 01a

Lurraren Orena Lezoko Apaiziartza auzoan dagoen agroaldea bat da. Orain hamar urte okupatu zituzten lurrak lantzen jarraitzen dute proiektu txikitzaileen aurka eta nekazaritza jasangarriaren alde. Osasuntsu jatea denon eskubidea dela ardatz hartuta eta auzolana oinarri, produktu ekologikoak ekoizten dituzte modu kolektiboan.

Lurra Herriari Deika ARGIAk eta Agroekologia mugimenduak elkarlanean abiatu duten proiektua da, kamisetak ateraz hasi zenaren osagarri da Euskal Herriko hainbat proiektu biltzen dituen erreportaje serie hau. Kazetaritza guztia ez baita berdin, eta nekazaritza guztia ere ez. Bai agroekologiak eta bai ARGIAk genero harremanak lantzen dituzte, burujabetza dakarten produkzio moduak, langileen eskubideak lantzen dituzte eta ingurumenarekin errespetuan egiten dute lan.

Eskuratu Lurra Herriari Deika kamiseta eta bultza agroekologia mugimendua: https://azoka.argia.eus/

Irakurri Estitxu Eizagirreren erreportajea lotura honetan.

multimedia
2x01: Schrödingerren landareak
Gaurko sendabelarra azeri-buztana (Equisetum arvense) da. Eztainu-belarra, azeri-isatsa eta luki-buztana ere deitzen zaio Euskal Herrian. Antzinatasun handiko landarea dugu hau, izan ere prehistoria garaian ba... (+)
PODCAST 2x28 | Kukuak huts egin digu aurten: ezin ote dugu ezer egin haren kanta berreskuratzeko?
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile... (+)
PODCAST 2x16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko
Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena,... (+)
PODCAST 2x14 | Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude
Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite... (+)
PODCAST 2x10 | Nekazariekin batera zaindu lurzoru naturala, CO2 biltegi handiena eta biodibertsitate altxorra
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe):... (+)
gora