Asteroko buletina
Baratza bati ekiten diozun egunean hasten da bizitza

Landaredia eta toponimia bateratzeko ekimen bat

Landarediak euskal toponimian duen garrantzia ebidentea da. Itsaso eta Itsasondo badaude Gipuzkoako barnealdean, ez da itsasoagatik, itsats edo isats landareari lotutako toponimoak direlako baizik. Zentzu honetan, Eibartik ekimen polita: izen toponimikoa duten herriko auzoetan, izen bereko arbolak eta zuhaixkak landatu ditu aurten udalak.

Sustatu
Sustatu

Sustatu.eus euskaraz sortutako lehen bloga da, gaur egun hedadura eta oihartzun handia duena Euskal Herrian. Teknologia, Ekonomia eta Kultura gai orokorrak hartzen ditu kontutan, "profesional euskaldunarentzako albistegia" izanez.

Iturria: Wikipedia.


2021eko maiatzaren 07a

Honako izenak dituzten espezieetako arbolak eta zuhaixkak landatu dira: Urki (urkiak), Ipurua (ipuruak), Gorosta (gorostiak), Aginaga (hagin multzoa) eta Saratsuegi (sahatsak).

Zehazki, Urki Kurutzekua parkean hiru urki landatu dira (Urki auzoaren izen zahar bezala Urkidi dokumentatua dago); Ipuruan, bolategiko eta Argatxago lorategietan, futbol zelai ezagunetik gertu, bost ipuru (ginebra edaria ipuruaren fruitutik eratortzen da, bide batez); Gorosta auzoan bost gorosti Azitaingo industrialdeko parkeetan (Sustatu egiten da CodeSyntax enpresaren egoitzatik, eta hau Gorostaballen dago), Aginagan, landa-auzoko eskolaren inguruan, lau hagin (taxus baccatta); eta Saratsuegin (Eibarren auskatzen da Sautxi), skate parketik eta kirol-pistetatik gertu lausahats (salix) landatuko dira.

Twitterreko iruzkinetan irten da galdera ea ez ote den huntza hazten utziko Eibarko udaletxean, Untzaga plaza ezagunean dagoenez. Dirudienez, untsa/ulsa euskara zaharreko terminoarekin lotuago legoki hori, baina honen esanahia belardia izanik, aukera hor dago...

Bestalde, auzoa ez baina mendia da Kalamua, mugakide egiten duen Markinako herriarekin, eta hor ere kalamurik landatuko denik ez da informatu.

Gehiago jakiteko, hemen. Irudian, Ipuruan futbol zelai eta bolatokiaren artean landatutako ipuruetako batzuk.

'Mendiurrena': Euskal Mendizale Federazioaren mendeurrena
2024-04-25 | Sustatu
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren... (+)
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin
2023-09-01 | Josu Goiko, Sustatu
Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz... (+)
Eguraldi errekorrak
2023-07-27 | Sustatu
Maximiliano Herrera klimatologo eta wikipedista profesionala da eta Wikipedian eguraldi-datuei buruzko zenbait orri zaintzen ditu. Jasotzen zituen datuak zein norabidetan lerratzen ziren ikusia, @extremetemps Twitterreko... (+)
Zuhaitzak, beroaren kontrako inbertsio onena hirietan
2021-07-09 | Sustatu
Asteazkenean aipatu genuen nola sekulako beroa datorren iberiar penintsulara asteburuan, eta nola hirietan itzala aurkitzeko mapa-aplikazio bat garatu duten. Gerora, gazteleraz idatzitako hari interesgarri bat... (+)
49.6 graduko beroa Kanadan
2021-07-02 | Sustatu
Kanadak aste honetan bere historiako berorik handiena bizi izan du. Herrialdeko errekorra izan zen astelehenean, 48 gradu Kolunbia Britainiarreko eskualde mendebaldetarrean; eta bertako herri batean,... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora