Kandelario elurra dario; San Josek lagunduko dio.

Haragi-zirkuitu propioa sortzeko proiektua martxan

Oiartzun Burujabe prozesuaren baitan, herriko haragi-zirkuitu propioa martxan jartzeko lanean aritu dira azken urteetan Elikadura Mahaitik. Labore Oarsoko kideek, herriko ekoizleek eta udal eta landa garapenerako elkarteko ordezkariek osatzen dute mahaia, baina batzar irekiak ere egiten dituzte, eta horietako batean proposatu zuten abeltzainek ideia. “Kezkatuta zeuden sektorean segidarik ez dagoelako, eta egoera aztertzen hasi ginenean ikusi genuen herriko baliabideak erabilita hemen hazitako animaliak tratanteei saltzea eta kanpora bidaltzea zela ohiko praktika”, adierazi du Itsaso Larretxea Alvarez Labore Oarsoko kudeatzaileak.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2026ko martxoaren 02a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Abeltzainen kezkak Labore Oarsoko helburuekin –gertutik elikatzea, ekoizle txikiak eta lehen sektorea bultzatzea eta lanbidea duintzea, besteak beste– gurutzatzen zirela ikusita, proba pilotua abiatzea erabaki zuten. “Abeltzainekin joko arauak adosten aritu gara, Laboretik haragi hori merkaturatzeko baldintzak zehazten eta ardurak banatzen”, dio Larretxeak. Oiartzungo haragia sartuko da proiektuan, pentsu eta elikadura ekologikoarekin eta hormona, transgeniko eta botikarik gabe hazitako aziendena. Animaliei tratu ona ematea ere adostu dute irizpideetan.

Herriko abeltzain gehienak ez dira profesionalak eta askori errespetua ematen zien etxerako egitetik saltzera ere pasatzea. “Denon artean aritu gara planteamendua adosten, abeltzainentzat erosoa izanen den jokalekua sortzen eta haien kezkak kontuan izan ditugu”. Horrela, erabaki dute abeltzainek hazi eta gizendutako aziendak Labore Oarsori salduko dizkiotela, eta hauek arduratuko dira hiltzeaz, eraldaketaz eta merkaturatzeaz. “Martxoaren 11n jasoko ditugu lehenengo haragi-loteak, eta hemengo bazkideek eskuratzeko aukera izanen dute, baina gerora bazkide ez diren herritarrei ere zabalduko zaie”. Oraingoa abeltzain batekin egiten ari diren proba pilotua da, eta behin emaitzak eta datu ekonomikoak eskutan dituztenean, herriko gainerako abeltzainei aurkeztuko dizkiete, gehiago zabaltzeko. “Hainbat abeltzainek adierazi dute interesa”, dio.

Loteak enkarguz

Momentuz txahal haragiarekin ari dira probak egiten, baina aurrera begira beste haragi batzuk ere egitasmoan sartzea nahi lukete. Haragi-loteak freskoan salduko dituzte, enkargu bidez, baina beste batzuk izoztuta ere salduko dituzte dendan. “Egoera prekarioan eta desbalorizatuta egon den sektorea da abeltzaintza eta etsipena nagusitu da, baina sinetsita gaude horrelako proiektuak elkarlanean sortuta, egitura kolektiboak bultzatuta eta abeltzainak ere subjektu aktibo bihurtuta, lana duindu daitekeela”. Baina horretarako ezinbestekoa izanen da herritarren kontsumo ohiturak aldatzea eta preziotik harago, erosketekin bultzatu nahi denaren gaineko kontzientzia hartzea.

Belar infusio eta hidrolatoak eredu agroekologikoan
2026-04-26 | Garazi Zabaleta
Bidarrain (Nafarroa Beherea) kokatzen da Cecile Vivanten Kamamila proiektua. 2018an abiatu zuen egitasmoa, kazetaritzaren mundutik laborantzara salto ematea erabaki zuenean. “Senarrak eta biok bizikleta bidaia... (+)
Ekoizpen agroekologiko kooperatiboak martxan jartzeko formazioa
2026-04-20 | Garazi Zabaleta
Debagoienan (Gipuzkoa) elikadura burujabetzaren eta kontsumo iraunkorraren alde egiten ari diren lanketa orokorraren baitan, Tokixan elkartea sortu zuten pasa zen irailean, eskualdeko hainbat eragilek eta... (+)
Bertako artoarekin egindako taloen janari postu mugikorra Basaburuan
2026-04-13 | Garazi Zabaleta
Zalgurdi forma du Kata Gartziak Jauntsaratsen (Nafarroa) ireki berri duen Jan Talo janari postu mugikorrak, eta izenak argi adierazten duen moduan, taloak dira protagonista. Hori... (+)
Marmelada eta kontserbak, Artiedako Arterra Bizimodu proiektuaren barruan
2026-03-30 | Garazi Zabaleta
Artiedako (Nafarroa) Arterra Bizimodu proiektu kolektiboko kide dira Ione Andia Celaya eta Lorena Mompel Sanchez, Gukalde Kontserbak egitasmoa abiatu dutenak. 2024ko udan hasi ziren kontserbak... (+)
Landareak, gorputza eta gogoa zaintzeko
2026-03-23 | Garazi Zabaleta
Ana Velez hernaniarraren (Gipuzkoa) proiektua da Akna Atelier, garai batean ‘Koloreztatu’ izeneko egitasmoaren segida dena, nolabait. “2017 inguruan hasi nintzen olio birtziklatuarekin xaboiak egiten, etxean”,... (+)
gora