Martxoak bustanaz, aphirilak bulharraz.

Eusko Jaurlaritza energia enpresa handien morroi

Euskal Herria Biziriketik oso larritzat jotzen dugu Eusko Jaurlaritzak iragarri duen energia “berriztagarrien” aldeko apustua, 2030era bitartean, aliantza publiko-pribatuaren bitartez, inbertsio pribatuak sustatzeko diru publikotik 80 milioi euro bideratzeko asmoa adierazi baitu berriki. Apustu hau ikuspegi ekologikotik arduragabekeria hutsa izateaz gain, erakunde publikoen ekimen moduan ulertu behar dugu, enpresa energetikoen interesen alde eta lurralde antolaketaren beharra bigarren plano batean kokatuta.

Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.
"Klima larrialdiari aurre egiteko borondatea irabazi kapitalisten araberakoa da"

Iragarri berri dutena aztertzerako orduan, oso garrantzitsua da azpimarratzea azpiegitura hauen beharraren justifikazioa nola aldatu den azken urteetan, bai Europan eta bai EAE mailan ere. Orain dela hiru urte (edo gutxiago) aldaketa klimatikoa zen borrokatu beharreko elementua; orain, berriz, autonomia energetikoaz mintzo dira. Adibide honek eta Europa mailan ematen ari den karbono merkatuaren merkatzeak agerian uzten dute klima larrialdiari aurre egiteko borondatea irabazi kapitalisten araberakoa dela, hau da, irabazi kapitalistak handitzen jarraitzeko balio badu ongi dago, bestela, albo batera utziko da, argi eta garbi.

Apustu berri hau bereziki larria da lurralde antolaketaren ikuspegitik aztertzen badugu. Izan ere, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala (LPS) onartzeko epea beste behin atzeratu dutenean argitaratu dute albiste hau. Honek administrazio publikoaren aldetik epe luzeko perspektiba falta agerian uzteaz gain, krisi energetiko betean enpresa energetikoei bidea errazten die eta instituzioen aurpegi zuriketarako baliatu nahi izan den mugimendu gisa ulertu behar dugu, larrialdi ekologikoa, bere osotasunean, alde batera utziz.

"Proiektu horietan inbertitzeak zentzu bakarra du: diru publikoaren bidez enpresa pribatuen irabazi ekonomikoa bermatzea"

Bestalde, sarri salatu izan dugun moduan, EAEn poligono eoliko eta fotovoltaiko berriak justifikatu nahi direnean, albo batera uzten dira Nafarroan jada instalatuta daudenak. Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen administrazio eremutik harago, Hego Euskal Herria bere osotasunean harturik, Europako herrialdeen batez bestekotik oso gertu dagoela erakusten dute datuek. Hego Euskal Herriak (ez dago iparraldeko daturik) kontsumitzen duen elektrizitatearen %40 inguru ekoizteko gaitasuna du energia “berriztagarriak” erabilita (2024ko datuen arabera).

Ezin dugu ahaztu Espainiako Estatuan ez dela “berriztagarrien” gaitasun guztia erabiltzen elektrizitatea ekoizteko. Joan den apirilaren 28ko itzalaldiak erakutsi zigun moduan, “berriztagarrien” gainekoizpenak sare elektrikoan arazo larriak sor ditzake eta horren ondorioz, gaur egun kontsumitzen dugun elektrizitatearen %50 soilik ekoitz daiteke teknologia hau erabilita.

Horrek agerian uzten du sare elektriko berera konektatuko diren makro mailako berriztagarriak instalatzen jarraitzeak ez duela zentzurik. Beraz, estrategikoki propaganda hutsa izateaz gain, elektrizitatearen prezioa kontuan hartuta (sarri 0 eurotik gertu dabil), inbertsio ekonomiko hauen bideragarritasuna zalantzan jarri da azken urteetan. Honetaz guztiaz jakitun, proiektu horietan diru publikoa inbertitzeak zentzu bakarra du: energia enpresa handien apustuak indarra

"Suntsiketari aurre egiteko maiatzaren 23an Gasteizen manifestazioa egingo dugu"

galdu duen honetan, diru publikoaren bitartez enpresa pribatuen irabazi ekonomikoa bermatzea. Beste behin, diru publikoa esku pribatuetara bideratu nahi da eta horren adibide ezin hobea dugu Labrazan. Herritarren borondatearen gainetik, Eusko Jaurlaritza eta Iberdrola aurrera eramaten ari diren makro mailako proiektua dugu hau.

Euskal Herria Biziriketik, instituzioetatik bultzatu nahi den suntsiketari aurre egiteko, maiatzaren 23an Gasteizen burutuko den manifestazioan parte hartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Indarrak batuz soilik lortuko dugu gure lurraldea suntsitu eta enpresari handien poltsikoak betetzera datozen makro proiektu guztiak geldiaraztea.

Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien... (+)
Norabidea erakusten duten zenbait ohar, Aritz Otxandianori gertatutakoaren harira
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen... (+)
Urriaren 29an epaitegira joan beharra izango duen kidearekin elkartasuna
Asteartean EH sareko partaide batek Mozal Legearen bidez jasotako isun baten harira epaiketa izango du. Mendian, sarraskitu nahi dituzten mendi horietan ibiltzearren eta lurraldearen, lurraren,... (+)
Urriak 26: denok Gasteizera megaproiektuen kontra eta Lurraren alde
Euskal Herria Bizirik-ek, heldu den urriaren 26an, Gasteizen, Arabako herri plataformek eta nekazarien sindikatuek trantsizio energetikoaren aitzakian korporazio handiek inposatu nahi dituzten megaproiektuen aurka antolatutako... (+)
Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra
EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan –kapitalismoan, alegia–,... (+)
gora