Buruilak uda ez hiltzen, baina neguaz oroitzen.

Bilboko Agirre Lehendakari etorbidean 128 zumar ebaki ditu udalak

Ekologistak Martxanek herritarrengandik hainbat salaketa jaso ditu aste honetan, Deustu auzoko Lehendakari Agirre etorbidean 128 zumar ebaki dituztelako. Talde ekologistak jakinarazi duenez, Bilboko beste hainbat auzotan ere ebaki dituzte zuhaitzak azken hilabeteetan: Santutxun, Txurdinagan, Indautxun eta Basurtun. Bilboko udalak "segurtasun arrazoiak" argudiatu ditu Deustuko zumarrak kentzeko eta horien ordez asiar jatorriko 125 astigar hiruhortz sartuko dituela iragarri du. Ekologistak Martxanek zalantzan jarri ditu udalaren argudioak eta bertako espezieak landatzeko eskatu dio.


2022ko abenduaren 30a
Deustuko Lehendakari Agirre etorbideko zumarrak lurrean. Argazkia: @Biziosona.
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Txio bidez salatu zuen @Biziosona erabiltzaileak abenduaren 26an kalean aurkitu zuen egoera hau:

Udalak Twitter sare sozialean duen kontu ofizialaren bidez eranzun zion: “Agirre Lehendakariaren etorbidean zuhaiztia aldatzen ari dira kalea berritzeko lanak aprobetxatuz. Egoera txarrean zeuden, sustraiak batez ere, beraz, segurtasun arrazoi bat da”.

Ordezkoen egokitasuna eztabaidagai: 125 astigar hiruhortz

Bilboko Udalak Agirre Lehendakaria etorbidea osorik berritzeko proiektuaz emandako informazioan azaldua duenez, "128 zumar kendu eta 125 ale berri landatuko dira. Zuhaitz berrietarako hautatutako espeziea astigar tridentea da. Balio estetiko handiko espeziea da, hiri-ingurunearekin interferentzia gutxiago sortzen ditu, eta gehienez 9 eta 10 metro arteko altuera hartzen du".

Hala ere, Ekologistak Martxanek zalantzan jarri du kale horretan zeuden “zuhaitz guztiak gaixo” ote zeuden, eta gaineratu du “orain ezinezkoa izango litzatekeela hau egiaztatzea”, eta mozketa honek “gehiago erantzuten diola kalea berritzeari zuhaitzen osasunari baino”.

Ekologistak Martxan-ek adierazi du "hobe daitekeela" zumarren ordez ezarri nahi dituzten astigar hiruhortzen planteamendua: "Egokiena da hasieran zegoena baino zuhaitz gehiago jartzea, zuhaizti-uraldi baten aldeko apustua eginez, freskura eta itzala ekarriko dituena klima-aldaketaren testuinguruan, eta, horrela, espezie autoktonoak berreskuratzea”. Oroitarazi du astigar hiruhortza jatorri asiarrekoa dela eta Bilboko kaleetan espezie autoktonoen adibide ugari daudela: ezkia Kale Nagusian eta Sabino Aranan edo landako astigarra.

Hori dela eta, erakunde ekologistak Bilboko Udalari eskatu dio “espezie autoktonoen landaketa sustatzeko” eta kaleak berritzeko edo egokitzeko planetan “zuhaitzen presentzia nabarmena duten eremuak jartzeko, eremu bakoitzeko beharretara ondoen egokitzen den espezie autoktonoa bilatuz”.

@amaiur erabiltzaileak Santutxuko Zumalakarregi etorbideko argazkia zabaldu du, bertan ere zuhaitzak ebaki dituztela erakutsiz:

 

Nafarroako Gobernuak ohartarazi du Aranoko eolikoen proiektuak Pirinioetako mendebaldeko migrazio-bidea arriskuan jarriko lukeela
2026-05-29 | ARGIA
Hernani eta Arano arteko Urumeako mendietan Enigma Green Power enpresak aurreikusi duen "Ikatz Gane" makro-eolikoen proiektuari buruzko bi txosten egin ditu Nafarroako Gobernuak. Foru administrazioak... (+)
Energia burujabetzari buruzko jardunaldia egingo du Hernanin Stop Fosilak elkarteak
2026-05-27 | ARGIA
Trantsizio energetikoaz aritzen da Stop Fosilak elkartea, eta jardunaldia antolatu du Hernanin (Gipuzkoa) maiatzaren 30ean, Euskal Herria energia burujabetzarantz goiburupean. Energia gaietan adituak diren hainbat... (+)
Lurraren defentsan eta makroproiektuen aurka mobilizazio jendetsua egin dute Gasteizen
2026-05-25 | ARGIA
Maiatzaren 23 arratsaldean Gasteizko kaleak hartu ditu protestak. Antolatzaileen arabera, milaka dira batu diren pertsonak eta mobilizazioak 200 eragileren babesa jaso du: Arabako udal eta... (+)
4x12: “Etorkizuneko nekazaritza ekologikoa izan behar da” | Judit Gartzia (ENEEK)
2026-05-20 | Bizi Baratzea, ARGIA
Laborantza ekologikoak ez du kimikorik erabiltzen, Lurra zainduz elikagai osasuntsuak sortzea baitu helburu. Euskadiko kontseilu ekologikoaren lehendakariarekin aztertu ditugu aktualitateko hainbat gai: batetik, hainbat udalek... (+)
Arabako 160 eragilek salatu dute makroproiektuek lurraldea "espekulazio taula" bihurtu dutela
2026-05-19 | ARGIA
Arabako lurraren defentsaren aldeko hainbat plataformek dei egin dute maiatzaren 23an Gasteizen Makroproiekturik ez! lelopean egingo den manifestazioan parte hartzera. Deialdiak Arabako 75 administrazio-batzar eta udal... (+)
gora