Otsaileko elurra, egurra

Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko eta gaia agendan sartzeko premia”, azaldu du Judit Garcia Llorens Olaberriko Etxeberrigoikoa baserriko kide eta kontseiluko lehendakariak. Irailaren 23an, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna aprobetxatuta, erreminta berria aurkeztu zuten kontseilutik: Sareko bilatzailea.

Garazi Zabaleta
Garazi Zabaleta

2016tik ARGIAn astero esperientzia baten berri ematen du.


2024ko urriaren 07a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Garciak nabarmandu duenez, herritarren partetik interesa egon arren, askotan informazioa falta da, eta hutsune hori betetzeko asmoz abiatu dute Sareko bilatzailea. “Hiru lurraldeetan ditugun produktu eta ekoizpen ekologiko anitzak azaltzen zaizkigu bilatzailean, gure inguruan zer dugun modu errazean ikusteko”, dio. Mapa interaktiboaren bidez eta hainbat filtro dituen bilatzailearen bidez, herritarrek hurbilean dituzten proiektuak ezagutzeko aukera dute Sarekon. “Ekoizle eta eraldatzaileak gara bilatzailea elikatzen dugunak, guk diogu non eskuratu daitezkeen gure produktuak”, gehitu du lehendakariak.

Bilatzailearen lehen bertsioa da irailaren bukaeran aurkeztu dutena, baina, kontseilutik nabarmendu dute tresna dinamikoa izatea nahi dutela, alegia, ekoizle eta eraldatzaile gehiago egitasmora batzea eta bilatzailea berritzen eta zabaltzen joatea dela asmoa. “Momentuz, informazioa emateko eta kudeaketarako tresna da Sareko, baina ekoizle gutxi batzuek eskaerak jasotzeko ere erabiltzen dute eta etorkizunerako ideia da alor hori lantzea”, azaldu du. Asteroko azokak, kontsumo taldeak nahiz kooperatibak, herri eta auzoetako dendak… produktu ekologikoak eskuratu daitezkeen gune guztiak jaso dituzte: dagoeneko 200 puntutik gora biltzen ditu EAEko geografia osoan sakabanatuta.

Eredu ekologikoaren aurrerapausoak eta erronkak

Lehen sektorea oro har gainbeheran eta krisian dagoen garaiotan, eredu ekologikoaren aldeko apustua zabaldu beharra dela azpimarratu du Garciak. “Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoa da eredu, batetik, naturaren zikloekin batera aritzen delako elikagaiak sortzen, baina baita ekoizleen autonomia handitzen duelako ere”. ENEEKen 740 operatzaile daude gaur egun, eta denetik ekoizten dela azpimarratu du: ardoa, sagardoa, oilaskoak, txekor haragia, arrautzak, barazkiak, esnekiak, gazta, ogia… "Edozein pertsonak egunerokoan behar dituen elikagaiak ditugu”.

Azken urteotan ekoizpen kopurua hazten joan da baina lehendakariak azpimarratu du Europatik ezarri diren helburuetatik urrun daudela oraindik: “2030erako ekoizpenaren %25 ekologikoa izateko erronka jarri da, eta hemen, gaur egun, %5 inguruan gaude. Ekologikoa etorkizuneko eredu normalizatua izatea nahi badugu, pauso handiagoak eman beharko ditugu”.

Tokiko eta kalitatezko produktuen epizeria parte-hartzailea Baigorrin
2026-10-26 | Garazi Zabaleta
Duela urte eta erdi pasatxo hasi zen Baigorriko (Nafarroa Beherea) pertsona talde bat bertako produktuen denda fisiko bat martxan jartzeko ideia lantzen. Herriko AMAPean –laborari... (+)
Zuberoako artzainak 20 urtez kolektiboan lanean
2026-10-19 | Garazi Zabaleta
1999an Zuberoako artzain talde batek abiatutako hausnarketa prozesutik sortu zen Azkorria kooperatiba. "Garaian, industria bati saltzen zioten ardi esnea inguru honetako artzain guztiek, eta Ossau-Irati... (+)
Zuberoako artzainen Azkorria gasnategi kolektiboak urteurren festa egingo du urriaren 17an
2026-10-14 | Garazi Zabaleta
Aurten hogei urte betetzen ditu Azkorria kooperatibak. Hori ospatzeko, urriaren 17an Muskildin festa egingo dute. Hitzordua 09:00etan da, Azkorria dendaren atarian: ekoizleen merkatua egingo dute... (+)
“Hamar urteotan baratzean egindako lanak agendan idatzi dituenak sekulako altxorra du”
2026-10-12 | Garazi Zabaleta
Duela hamar urte argitaratu zuten lehen Ilargia eta Landareak agenda Jakoba Errekondok eta Antton Olariagak, ARGIAk bultzatuta. Hamar urte beranduago, eta ARGIAren Bizi Baratzea proiektuak... (+)
Frantses lorategi apaina eta lorategi basati askeagoa, elkarren lagun
2026-10-05 | Garazi Zabaleta
Kanbon (Lapurdi) kokatua den eraikin ederra da Belle Époque garaiko Arnagako jauregia, gaur egun Herriko Etxearena dena eta museo bihurtua dutena. Klima astearen seigarren edizioa... (+)
gora