Asteroko buletina
Santa Luzia, argia deneko iluna.

Espainiako Estatuan karbono dioxido gehien isurtzen duten hamar enpresen artean: Repsol, Iberdrola eta ArcelorMittal

2023an, karbono dioxido isuriek %5,3 egin dute behera Espainiako Estatuan. Gehien isurtzen duten hamar enpresen artean, bakarrak egin du gora, Iberia hegazkin konpainiak, %10,7ko igoerarekin. Kutsatzaileen zerrendan aurrena Repsol dago.


2024ko apirilaren 12a
Repsolen filial nagusietakoa den Petronorrek instalazioak Muskitzen. Espainiako Estatuan gehien kutsatzen duen enpresa da, nahiz eta isuriak jaitsi 2023an. Argazkia: Petronor

El Salto hedabidean Pablo Rivas kazetariak Espainiako Estatuko Iraunkortasunaren Behatokiak argitaratu duen Deskarbonizazioa 2023 txostena aztertu du. Txostenaren arabera, Repsol dago zerrendan aurrena, alegia, gas eta petrolio enpresa horrek isurtzen du atmosferara negutegi efektua duen gasik gehien. 2020an aurrea hartu zion Endesari eta orduz geroztik bera da nagusi sailkapenean.

Hauek dira Espainiako Estatuan gehien kutsatzen duten hamar enpresak: Repsol: 11,8 milioi tona karbono dioxido. Ondoren datoz sektore elektrikoko hiru enpresa handi: Endesa (10,5), EDP (5,6) eta Naturgy (4,8). Zazpigarren dago beste enpresa elektriko bat: Iberdrola (3,5). Bosgarren tokian dago ArcelorMittal siderurgia enpresa (4,3) eta petrolioaren adarrean dabilen Cepsa seigarren (3,8). Iaz Lurra berotzen gehien lagundu zuten espainiar konpainietan zortzigarren eta hamargarren postuen artean daude Iberia (AEG, 3,6), FCC eraikuntza enpresa (2,9) eta hormigoiarekin aritzen den LafargeHolcim (1,9).

Berri onak

Espainiako Estatuan, 2023an, hazkunde ekonomikoa gertatu zen, Barne Produktu Gordinak %2,5 egin zuen gora. Hala ere, karbono dioxido isuriei dagokienez, egoerak hobera egin zuen. 2022arekin alderatuta, isurketek %5,3 egin zuten behera. 2022an isuriek %9 egin zuten gora.

EL Salto-ko kazetariak Iraunkortasunaren Behatokiko zuzendari Fernando Prietorekin hitz egin du, eta hark ontzat eman du jaitsiera, nahiz eta zifrak txikiagoa izan beharko lukeela azpimarratu: “Nolabait esatearren, ekonomiak txikitzera egin du, eta deskarbonizazioa ari da gertatzen. Hori ona da, salbuespen batekin, hegazkin sektoreak asko egin du gora. Prietoren ustez, ehunekoak handiagoa izan beharko luke Espainiako Estatuak komunitate zientifikoak ezarritako helburuak bete ahal izateko eta tenperatura 1,5 C-tatik ez igotzeko: “%7 jaitsi behar zuen, baina tira, beherantz egitea ondo dago”.

Sektore elektrikoak nabarmen jaitsi ditu isuriak

Iberia hegazkin konpainiak %10,7 egin du gora isurietan. Aldiz, 2022ko datuekin alderatuta, behera gehien egin dutenen artean hiru daude. Naturgyk %33,9 egin du behera, ArcelorMittalek %31,8 eta Iberdrolak %11,4. Behatokiak azpimarratu du sektore elektrikoak nabarmen egin duela behera, hau da, %24,4. Prieto zuzendariaren ustez, jaitsieraren arrazoia da “karbono zentralak itxi direla, eta batez ere, hidroelektrikarentzat urte oso ona izan dela”

Zerrendako lehenengo hamar enpresa horiek, karbonoaren merkatua kontuan hartuta, isurien %59,9aren arduradun dira. Estatuko isuri denak kontuan hartuta, berriz, %19,1en atzean daude.

Udako Azoka Ekologikoak abian dira, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hamalau herritan
2024-07-24 | ARGIA
Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilutik herritarrak animatu dituzte azoketan erostera eta ekoizleak gertutik ezagutzera. Uztailaren 29an Zigoitian izango dira, eta abuztuaren 23an, Zarautzen. Urriaren 27an... (+)
Ostalari eta ekoizleei “ilusioa piztu” dieten Ja(ki)tea sariak banatu dituzte Adunan
2024-07-23 | ARGIA
Hamahiru sukaldari edo ekoizle saritu ditu “euskal gastronomia tradizionala” sustatzen duen Gipuzkoako elkarteak, VI. edizio honetan. Sariekin nabarmendu nahi izan dute bertako ekoizleekin elkarlanean egindako... (+)
Hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euro eskatu dituzte zazpi baztandarrentzat, Aroztegiaren aurkako kanpaldiagatik
2024-07-17 | ARGIA
“Talde kriminal antolatua izatea” eta “derrigortze eta bortxa delituak egitea” leporatu diete, 2021ean Lekarozen Aroztegiko obrak geldiarazteko egindako kanpaldiaren harira. (+)
2x23: Azoken Egoera | Aitziber Plazaola (Ereindajan) eta Jon Ruiz de Egino (Eskubaratz)
2024-06-24 | ARGIA, Bizi Baratzea
Jon Ruiz de Egino baratzezaina da, Eskubaratz proiektuko kidea. Eta Aitziber Plazaola dendaria, Ereindajan kooperatibako kidea. Beste hainbat kiderekin, Bergarako elikadura mahaian parte hartu dute.... (+)
2x21: Manuelarekin arrantzan | Manuela Jauregi
2024-06-07 | Bizi Baratzea, ARGIA
Manuela Jauregik olagarroa eta eguneko arraina harrapatzen ditu Manuela itsasontzian, eta Getarian saltzen du. Mattin Jauregirekin mintzatu da olagarroa gutxitzen ari dela, itsasoan aldaketa handiak... (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora