Artzai tontuak ziren mendian ondo bizi da otsoa

Beroa politizatu


2026ko irailaren 16a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Uda honetan, susmoa zena egia deseroso bihurtu da; klima larrialdiaren ondorioak ez dira izango datozen belaunaldientzat (soilik). Guztioi ari zaizkigu kalteak iristen eta biderkatzen. Han sutea, hemen lehortea, edonon beroa, zaurgarrienak hiltzerainoko beroaldi kateatuak. Beroa “gorpuztu” dugu, gorputzetik pasatu zaigu, egonezina eragin digu eta uda sasoian bero goxoa bilatzetik, bero jasangaitzetik ihes egitera pasatu gara. Beroa mintzagai igogailuan, kalean, tabernan, lorik gabeko gauen sufrikarioan. Baina beroa madarikazio biblikoa ez denez eta muturreko beroa gure jardueraren ondorioa ere badenez, ez genuke bero jasanezina ekidin ezineko patutzat hartu behar.

Bero izugarriari aurre egiteko estrategien atzean XXI. mendeko gatazka gordinenetako bat dator: bai beroa dakarten gas-isurketen murrizketari dagokionez, interes korporatibo indartsuekin eta bizimodu jasangaitzekin talka egiten baitu; bai beroaren ondorioei aurre egiteko moduagatik, beroa klase (eta genero, eta arraza…) arazo bihurtu baita. Nork eta nola elikatzen du beroa? Nork eta nola egin dezake ihes berotik? Hiru hitzetan: beroa politikoa da. Hori horrela, premiazkoa da beroak sortzen duen egonezina politizatzea, ezkerretik politizatzea eta elkarrizketa sozialaren erdigunera ekartzea.

Beroa klase (eta genero, eta arraza…) arazo bihurtu da. Nork eta nola elikatzen du beroa? Nork eta nola egin dezake ihes berotik? Hiru hitzetan: beroa politikoa da

Beroak sorturiko egonezina galdera-erantzun politikoetara itzuli behar da; nor(tzu)ena da erantzukizun nagusiena? Nortzuk pairatzen dituzte eraginik bortitzenak? Zeintzuk dira konponbideen ardatz nagusiak? Nortzuk ari dira irtenbideak oztopatzen? Nortzuk lehentasuna ezkutatzen? Nola bermatu ondorio bortitzenak leuntzea guztiontzat? Galderek erantzun zehatzak eskatzen dituzte; arduradun nagusiak aipatu, interes fosilak salatu, irtenbide berriztagarriei bultzada irmoa eman, mugikortasun elektrikoa denon eskura ipini, guztion ongizate termikoa bermatu, etxe-kaleak egokitu, azpiegitura politika berrikusi, diru publikoa eraldaketa eraginkorretara bideratu… 

Ez badugu asmatzen, (ultra)eskuinak egonezin hau, hau ere, bereganatuko du. Orain arte arazoa ukatu eta, interes fosilekin lerrokatuz, trantsizioaren agenda zapuztean zentratu bada ere, ondorioen ebidentziak bere diskurtsoa aldatzen du, “hemen ez gara denok kabitzen” baterantz iraganda. Eta ondo dakigu nor dagoen sobera eskema horretan. Panorama honekin, ezinbestekoa da bereiztea eragile sozial eta politiko bakoitza zer elikatzen ari den. Gehiegi baitago jokoan. 

Ormuz: iritsi da unea
Ormuzen gertatzen ari dena ez da beste tentsio geopolitiko bat; baizik eta gure gizarteak sostengatzen dituen eredu energetiko eta ekonomikoa ahulak eta mendekoak direla erakusten... (+)
Petroputreak
2026a gogor hasi da. Hiru egun baino ez, eta zapla, Estatu Batuek Venezuelan “erabaki irmoa” operazioa abiatu, jende andana erail, presidentea bahitu, eta protektoratu antzeko... (+)
Ondorioaroa
Norbait zalantzatan bazebilen, uda honetan Iberiar penintsulan izandako sute erraldoiek berretsi dute krisi ekologikoaren ondorioen aroan bete-betean sartuak gaudela. 2025. urtea amaitzeke, dagoeneko ia Araba,... (+)
Trantsizio inkestak
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are... (+)
Bolo-bolo
Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai... (+)
gora