Mendiak egiten duenean soinu, uztail beroak euri borondatea du

Bolo-bolo


2025eko martxoaren 12a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bolo-bolo dabil energia berriztagarrien hedapenaren inguruko eztabaida. Sarri askotan, iritsi den proiektu zaparrada desordenatuak eragindako artegatasunak bultzatuta, albiste zein iritzi-artikulu mordoaz gain, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak, bideo emanaldiak eta abar ugaritu dira, herri txikietan zein hirietan. Foro horietatik ingeniariak, geografoak, hirigileak, biologoak, ekonomialariak… denetik pasatzen ari dira. Futbolean gertatu ohi den moduan, guztiok dugu entrenatzaile bat gure baitan, zer arraio!

Saiatzen naiz eztabaida horiei jarraipena egiten, izan presentzialki, izan ostean eskegitzen diren bideoak ikusita. Eta aitortu behar dut harridura ere sortzen didala foro gehienetan zein gutxi hitz egiten den euskal sistema energetikoaren inguruan: kanpo menpekotasunaren (>%85), fosilen pisuaren (>%80) edo CO2 isurien inguruan. Energiari buruz gauzak entzun bai, baina zalantzak ditut ea saio horietara joaten ari den herritar mordoak (asko joaten baitira), gure egoera eta erronka energetikoen inguruko taxuzko informaziorik jasotzen ote duten. Brotxa lodi asko azterketa finak behar diren lekuan.

Gure estalki urbano-industrial guztiak energetikoki aprobetxatuko bagenitu, erabiltzen dugun energiaren %5 ere ez genuke lortuko. Zerbitzu publikoak mantentzeko ere ez

Ez da hori duela gutxi Gorbeialdeko Herri Unibertsitateak Gasteizen antolatu zuen saioaren kasua. Bi azterketa zientifiko aurkeztu ziren bertan, bata Gasteizko estalkien potentzial fotovoltaikoarena, eta bestea gure aztarna energetikoaren ingurukoa. Horrez gain, beste hitzaldi bat, ongizatearen eta horri loturiko behar energetikoaren ingurukoa.

Lehen azterketak honakoa ondorioztatzen zuen: Gasteizko estalki urbano-industrial guztiak muturreraino aprobetxatuta, gasteiztar bakoitzeko 2 MWh inguru lortu daitezke urtean. Bigarrenak, aldiz, erabiltzen dugun energia kopurua aztertzen du, eta emaitzak dio euskaldun bakoitzeko 40 MWh-tik gora erabiltzen dugula urtean. Berdin(tsu) gizon-emakume, hiritar-herritar, gazte-adindu. Gutxiago behartsua edo atzerritarra bazara. Beste modu batean esanda, gure estalki guztiak energetikoki aprobetxatuko bagenitu, erabiltzen dugun energiaren %5 ere ez genuke lortuko. Zerbitzu publikoak mantentzeko ere ez. Zer esanik ez industria edo garraioa.

Agian horregatik, giza garapen maila altua mantentzeko zenbat energia behar den aztertzeko ikerketen berri eman zenean, entzuleriatik norbaitek hitz hartu eta, ironia ezkutatu ezinik, egoeraren laburpen ezin hobea egin zuen esaldi bakar batean: “Agian, giza garapen indizea neurtu ordez, hipokrisia indizea neurtzen hasi beharko genuke”. To!

Valentziako ilargia
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei... (+)
Zaharrak berri
Dagoeneko ez dakit bero olatuek burmuina kolpatuta gauden, betiko hipokrisia den edo logika sistemiko hutsa den, baina dakigunaren, esaten dugunaren eta egiten dugunaren arteko arrakalak,... (+)
Etxeko lanak
Hauteskunde-kanpainen arteko tarte gero eta estuagoan, komeni da XXI. mendeko urte erabakigarrietan sartu garela gogoraraztea. Adibide bakarra jartzearren, ozeanoen tenperatura-errekorrak etengabe gainditzeak izututa dauzka zientzialariak,... (+)
Beldurrik ez?
2024ko egutegiari lehen orriak erortzen ari zaizkion honetan, gure arazo ekologikoen erpin nagusienetarikoa den larrialdi klimatikoari begiratuz gero, ezin esan amaitu berri dugun urtea itxaropentsua... (+)
Mirarien zain?
Duela gutxi, larrialdi klimatikoa sortzen duten isurien azken datu ofizialak atera ditu Jaurlaritzak, 2021ekoak. Isuriek %8 egin dute gora berriro. Are gehiago, dagoeneko badakigu 2022.... (+)
gora