Baratzea autobiografia forma bat da

Klima energetikoaren beroketa


2025eko maiatzaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian, Gasteizen eta Bilbon, askotariko eragileekin, energia berriztagarrien politiken azterketa egiteko gogoz. Paradoxikoki, diskurtsoen arteko desberdintasunak parekotasunak baino handiagoak suertatu ziren. Eta urte bi pasa ahala, gure borondatearen aurka, klima politikoa ez da baretu. Aritz Otxandiano Fagorrek jasangarritasun arduradunaren aurkako bengalak sektarismoaren azken seinale krudela izan dira.

Trantsizio energetikoa edonon aipatzen da, nazioarteko instituzio politiko eta komunikabide nagusietatik, auzo edo komunitate txikietaraino, eta nago ez garela ari gauza bera seinalatzen eta adierazten. Garapen sostengarriaz edo demokrazia parte-hartzaileaz gertatu zaigun moduan. Baina bizitzen ari garen koiuntura ekosozial kritikoak galdera ugarirekin interpelatzen gaitu. Ez al da Ukrainako gerra energiaren afera bat?  Euskal Herrian dugun zor energetiko eta ekologikoa energia berriztagarriekin kitatuko dugu? Nork gidatu behar du eraldaketa energetiko hori eta nola pasako gara maila lokaletik Euskal Herriko mapa energetiko ekosozialista (ekokapitalista badugu jadanik) oso bat diseinatzera? Zeintzuk izango dira plangintza horren erdiguneko ardatzak?

Nork gidatu behar du eraldaketa energetikoa eta nola pasako gara maila lokaletik Euskal Herriko mapa energetiko ekosozialista oso bat diseinatzera?

Sistema energetiko kapitalistak ez ditu inoiz muga ekosozialak onartuko. Handitzean eta pilaketan ditu bere arima eta funtsezko izaera, desjabetzearen bitartez, noski, David Harvey-k dioenez.  Horregatik, nire uste apalean, bideratzen ari den trantsizio teknologikoa antzua da. Ez dakar deskarbonizaziorik eta bide horretatik klima aldaketaren politiken iruzurra politika energetiko erratuekin nahasten da. Europako Batasunak gasari eta nuklearrari trantsiziozko energia berdeak deitzea adibide gordina dugu.

Energia berriztagarrien “inplementazio ordenatua” eta justua egiteko, desazkundea eta planifikazioa dira ezinbesteko tresnak. Ez eduki dudarik, korporazio multinazionalak planifikazioaren txapeldunak dira. Baina euren plangintzetan mozkin pribatua edo krematistika-irabaziaz aparte ez dago beste ipar orratzik. Duela gutxi ezker abertzaleko lagun on batek esan zidan: “Zer nahi dugu, Repsol eta Iberdrola soluzioaren parte izatea edo arazoarena?”. Nire ustez, korporazio horiek dira arazoa. Osoa!

Megaproiektu Turistiko Antidemokratikoa
2024-11-17 | Iñaki Barcena
Duela bi urte Urdaibai Guggenheim Stop! plataforma herritarra sortu zenetik, Urdaibai ez dago salgai! leloa nonahi ari gara entzuten. Joan den urriaren 19an Gernikan milaka... (+)
Ekofaxismoa al datorkigu?
2024-07-21 | Iñaki Barcena
Kapitalismoak sortutako krisi ekosoziala ondoez globala ari da eragiten planeta osoan. Baliabide material eta energetikoen "gailurrek", hazkunderako eta metaketarako mugak ezarriz, natura eta gizartearen arteko... (+)
Haize errota beltzak
2023-05-28 | Iñaki Barcena
50 urte energia berriztagarriak erreibindikatzen eta orain uholdean datozenean ekologista gehienak kontra! Nola uler daiteke? Paradoxa hau ulertzeko argitasun izpi bat eman dit Jaume Franquesaren... (+)
Mugak eta sistemak
2022-07-17 | Iñaki Barcena
Duela 50 urte, 1972an, Massachusets Institute of Technology-ko 17 zientzialarik Hazkundearen mugak izeneko txostena prestatu zuten Erromako Klubaren enkarguz. Txostenaren ondorioa honako hau izan zen:... (+)
Energia berdea?
2022-03-27 | Iñaki Barcena
Zein da energiaren kolorea? Zergatik energia berde izendatzea? Hiztegiak dio energia dela sistema batek lan egiteko duen ahalmena, eta horrek ez omen du kolorerik. Baina... (+)
gora