Otsailean, katuak ere arrain eskean.

Arrain egosia, hominido erara

Jordan ibaiaren harana, duela 780.000 urte. Hominido talde batek arrain egosia jan zuen Hula lakuaren ertzean. Israelgo Gesher Benot Ya’aqov aztarnategian arkeologoek aurkitutako arrain arrastoei esker iritsi dira ondorio harrigarri horretara.

Nagore  Irazustabarrena Uranga
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena

Donostian 1973an jaioa. 1997tik 2005era ARGIAko erredakzioko kidea izan zen, eta egun Denboraren Makina atala egiten du astero.


2022ko abenduaren 14a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Bagenekien hominidoak duela 2 milioi urte inguru hasi zirela arrain gordina jaten, baina orain arte adituek uste zuten gizakia duela 170.000 urte hasi zela elikagaiak prozesatzen. Hortaz, nazioarteko ikerlari talde batek Nature Ecology and Evolution aldizkarian argitaratu berri duen lanak lehen gizakien dietaren iraultza uste baino askoz lehenago gertatu zela frogatzen du.

Lehenik eta behin, desagertutako hainbat arrain espezieren arrasto asko topatu dituzte aztarnategian, eta horrek adierazten du kontsumoa ohikoa zela. Gainera, hainbat geruzatan aurkitu dituzte arrastoak, luzaroan kontsumitu izanaren seinale. Espezie horietako bat Cyprinus carpio edo zamo arruntaren familiako arrain handi bat zen. Arrainaren hortzeko esmaltea osatzen duten kristalak handitu egiten dira beroaren eraginez. Kristal horiek aztertuz ikusi dute karpa handi horiek egosteko tenperatura egokian jarri zituztela, eta ez zituela su espontaneo batek erre. Finean, komunitate haiek arraina egosteko tradizioa zutela.

Gizakiak janari prestatua jaten hasi zirenean, denbora eta energia gehiago izan zuten sistema sozial eta jarrera berriak garatzeko

Elikagai gordinak deskonposatu eta digeritzeko askoz energia gehiago behar da. Hortaz, lehen gizakiak janari prestatua jaten hasi zirenean, denbora eta energia gehiago izan zuten sistema sozial eta jarrera berriak garatzeko. Gainera arrainak omega 3 azidoak, zinka ea iodoa dauzka, garunaren garapena bultzatzen duten substantziak.

Ikerlariek uste dute ur geza zeukaten eremuak funtsezkoak izan zirela Homo erectusa Afrikatik haratago hedatzeko. Ur geza edateko erabiltzen zuten, jakina, baina, animaliak ere edatera hurbiltzen zirenez, ehizarako gune ezin hobeak ziren. Eta arrainak ere hominidoen migrazio bideak baldintzatu zituen neurri batean: sakonera txikiko uretan arrainak harrapatzea erraza zen eta sari nutrizional handia ematen zuten.

Eta, hala, arrain errezeta soil horrek giza garunaren eboluzioa, ingurumenarekiko harremana eta migrazioa taxutzen lagundu zuen.

Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea
Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.   Baina Carême... (+)
Baso bat Veneziaren azpian
Veneziako urmaela, 452. urtea. Hunoen inbasioak bultzatuta, Italiar penintsulako barrualdeko hainbat biztanlek eremu zingiratsuan hartu zuten behin behineko babesa. Baina lonbardiarren inbasioak iritsi ziren urte... (+)
Italiar sukaldaritza ez da existitzen
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz... (+)
Ikusten banauzu, egin negar
Elba ibaiaren arroa, 1417. Lehorteak eraginda ibaiaren mailak nabarmen egin zuen behera, eta norbaitek ur maila markatu zuen harri batean, idazkun bat zizelkatuta: “Harri hau... (+)
Islandiak izoztu zuen Konstantinopla
Teofanes Aitorlea kronikalariak jaso zuenez,  763-764ko negua inoizko hotzenetakoa izan zen Konstantinoplan. Elurrak eta izotza hartu omen zuten bizantziar hiriburua eta Bosforon iceberg bat ere... (+)
gora