Zorroan abarrots asko, baina intxaur gutxi

Berdea itsusi


2018ko ekainaren 13a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Badira gure artean, euskaraz mintzo direnak barne, mapetako eremu berdeak haserrezko marra gorri doilorrez gurutzefikatzen dituztenak. Eraikitzekoak dituzte. Zakutik edo zorotik. Etxebizitza garestiak, sozialaz ez dira gehiago axolatzen, zentro komertzial erraldoiak, hiri bazterretan energiaz gose hamikatuak diren ausa-lekuak, ez dute besterik buruan. Arrabiatuak dira, gure lurraldeak erakargarri egiten dabiltza pentsio-funtsak eta inbestitzaileak tiratzea helburu.

Kanoiak eta zementua oinarrian dituen frantses ekonomiak beti alde berera akuilatzen ditu iniziatiba neoliberalak hobesten doazenak. Merkatua askatu behar dute, lurrak pozoitu, jendeak ito eta prekarietatean amilarazi, beraiek sosa egiten jarraitzen duten ber, axolarik ez daukatela. Nuklearraren obsesioaren kasuan bezala, ez dira eredu horietatik kantitzen.

Parlamentuak, duela gutxi, itsas hegiak gerizatzen dituen legeari ausiki galanta egin dio, hortzak deitzen dituzten etxeen arteko gune muskerrak murru gorakoiez estaltzen ahal direla baimenduz. Lanjerra bertan dugu. Ez omen dute legea hunkitzen, baizik eta bere funtsaz husten eta hortik at guztia zilegi da.

Larrun mendi-gaina ere betonatzekoa dute.

Open Bar
2024-03-31 | Itxaro Borda
Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina... (+)
Irati
2023-11-12 | Itxaro Borda
Goizeko berria. Zuberoako Herri Elkargoak kudeatzen duen Irati gaineko eski-estazioa behin betiko zerratzea erabaki du, elur eskasean izanen direlako aurten ere. Oroitzen naiz duela hogei... (+)
Prest al gara?
2021-11-28 | Itxaro Borda
Ez dugu erraten ahal Glasgowko COP 26 gailurraren berririk ukan ez dugula: euskal kazetariak han ziren eta bertan nabaritu den tentsioaren neurria ederki partekatu dute... (+)
Belar jaleak
2019-11-17 | Itxaro Borda
Hazilaren 4an abiatu da Ipar Euskal Herriko eskoletan, bi urte iraunen duen bazkari begetarianoak zerbitzatzeko esperientzia. Astean behin, garbantzuak eta dilistak dastatuko dituzte haurrek, agro-industriak... (+)
Haragia
2018-10-14 | Itxaro Borda
Azken urteotan, Euskal Herrian ere bai, haragiaren tira apaltzen doa, lanjeroski iduriz, ekoizleentzat. L214 bezalako elkarte ekintzaileek, hiltegietako abereen trantze larriaz ohartarazten gaituzte eta egunetik... (+)
gora