Orirtete, arto ereitte; orerorte, gariereitte; Sanlorentzôta, arbiereitte.

Usainez usain


2018ko martxoaren 23a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita sortu zuen. Izenburuak dena dio: “Pertsonok bilioi bat usain baino gehiago bereizteko gai gara”. Zehazki, usaina esan beharrean, “Olfactory stimuli” diote ingelesez, hau da: usaimen eragingarriak. Ez zuen asko uste jendeak bere sudurraren ahalmena hainbesterainokoa zenik...

G. Ohloffek 1994an esan zuen Scent and Fragrances: The Fascination of Odors and Their Chemical Perspectives liburuan: arrosaren (Rosa spp) usain ezaugarria 275 osagairen nahasketak sortzen du, baina osagai horietako gutxi batzuk besterik ez dugu usaintzen. Marrubiaren (Fragaria vesca) usainak 350 bat osagai omen ditu... 

Zenbait usainek txoratu egiten gaituela esan ohi da, baina usainei etekin ederra ateratzen dienik ere bada. Kate McLean Diseinu Grafiko programaren zuzendaria da Ingalaterrako Kenteko Canterbury Christ Church Universityn. Artista ezaguna bihurtu da mundu guztiko hiri ugaritako usainen mapak egin dituelako. Edinburgoko usain nagusiak dira, garagardo, soropil, itsaso, patata frijitu denda eta loretan dauden gereziondoena (Prunus spp). Singapurgoak frangipani loreena (Plumaria spp) eta jasmina edo urkitza (Jasminun ifficinale). Taillinen egurrarena eta ardo beroarena. Kieben pinua eta poztasunaren usainak hartu zituen. Amsterdamen intzentsua (Boswellia sacra) eta jatenak.

Iruñeko usainen mapa ere egina du, 2014ko Mapamundistas egitasmoan. Zitadelara joan omen zen, irrikaz, belarra, zuhaitzak eta mendiko airea usaintzera. Deskuiduan mendi aldera joan izan balitz, zer-nolako mapa egingo ote zuen?

Marieniako obrak edonoiz has ditzaketela eta, proiektuaren zentzugabekeria nabarmendu dute berriz ere
100 bat pertsona elkartu du dira larunbatean Bouygues Immobilier promotoreak Baionan duen agentzian. Kanbon gauzatzekoa den etxebizitza proiektuaren aurka direla berretsi dute, eta gutun bat... (+)
Bertako arto barietateei buruzko jardunaldia Donostian
2026-10-26 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 29an, 18:00etan Cristina Enean, bertako arto barietateak berreskuratzeari buruzko jardunaldia egingo du Cristina Enea Fundazioaren Haziera hazi artxiboak. Bertan, bi esperientzia ezagutzeko aukera izango... (+)
EH Biziriken hitzaldi bira, "EAEko alderdi politikoek ingurugiroaren suntsiketan duten paper aktiboa" salatzeko
2026-10-26 | Estitxu Eizagirre
Urriaren 28an Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) emango dute EH Bizirikeko kideek lehen hitzaldia, eta abenduaren 12an Bilbon bukatuko dute zazpi hitzaldiz osatutako bira. Hitzaldi horietan aztertuko dute... (+)
Erregearen bila, erregina aurkitu genuen
2026-10-26 | Mattin Jauregi
Erlauntzaren aurrean gelditzen naizen bakoitzean gauza bera gertatzen zait. Milaka erle ditut begien aurrean, baina badakit haietako bat bakarra dela denek bilatzen dutena. Ni ere... (+)
Ilargipean lantzak saltoka
Hegalari izan gabe, harrapariengandik ihesi dabilenean itsas-azaletik kanpora salto egin dezake. Botakarra da, bere burua uretatik kanpora “bota”-tzeko joera duena. (+)
gora