Baratza bati ekiten diozun egunean hasten da bizitza

Garoña



2021eko ekainaren 30a
Mundu bizigarriago bat eta bizitza gozagarriago bat egunero lantzen dugunon komunitateak eusten dugu Bizi Baratzea. Horregatik jartzen ditugu sarean eduki denak libre, Lurrari begiratzen eta entzuten diogunak gero eta gehiago izan gaitezen. Batu komunitatera. EGIN BIZI BARATZEAKOA.

Doinua: Ternua.

40 urte luzetan
mehatxu bat nabarmena,
Gu eta gure ingurua
guztiz suntsi lezakeena,
ez die axola izateak
kontra jendarte gehiena,
noiz eman behar digute
Garoñakin su-etena?
Batzutan erretzen denez
suakin jolasten dena,
ez dadin pasa gurean
Fukushiman pasa zena,
“istripua” izan aurretik
segurua omen zen dena
“istripua” izan ondoren
alperrik da azalpena.

Itxita beharko luke
Garoñak dagoeneko,
sekula ireki ez balitz
litzake askoz hobeto,
espaniar estatua
dago argindarrez lepo
alde horretatik ere
Garoña ez da beharrezko.
Lanposturik galtzen bada
bailara horren kalteko
lana sor dadila baina
ez nuklearren menpeko,
eskubiderik ez dute
gu arriskuan jartzeko
ta are gutxiago soilik
bada batzuk loditzeko.

Galdera normalena da:
zergatik ez duten eten,
erantzuna da: “begira,
eskumena nortzuk duten”
morroi gorbatadun batzuk
orain sartu gero irten,
bulegotik bulegora
alderik ez da ikusten,
gobernu baten dagona
traje garestia janzten,
trajea aldatu ta gero
dago elektrika baten,
Iberdrola edo Endesan
berdin PSOE ta PPn
orain ulertzen dut ondo
zergatik ez duten ixten.

Arabako makroproiektuak gelditzeko eskatu dute milaka manifestarik Gasteizen
Arabako hamazazpi talde, elkarte eta herri mugimenduk deituta, milaka lagun elkartu dira larunbat arratsaldean Gasteizen, euripean. Bilbo plazatik abiatutako manifestazioak Foru plaza bete du ibilbidearen... (+)
gora