Asteroko buletina
Maiatz luze, artoaren leze.

Hamar urtean zabor elektronikoaren pilaketa mila aldiz biderkatu daiteke

Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.


2024ko urriaren 29a
Espainia zabor gehien sortzen duten herrialdeen artean kokatzen da.

Txostenak zehazten duenez, birziklatze neurriak areagotu ezean, auzia geroz eta larriagoa bilakatuko da, eta hondakinen kopuruak etengabe egingo du gora. Zabor elektrikoaren edo e-waste-aren kopuruak 2030ean Indiak sortzen duen hondakin kopurua gaindituko luke, kontuan izanda gehien kutsatzen duen herrialdeetako bat dela.

Adimen artifizialak 1,2 eta 5 milioi tona zabor elektroniko metatu sor ditzakeela ondorioztatu dute ikertzaileek. Horietako hondakin ugari “material arriskutsuez” osatuak direla nabarmendu dute, hala nola, bateriek dituzten beruna eta kromoa. Hardwareek sortzen duten zaborra ikertu dute, besteren artean, prozesatzeko unitateek, biltegiratzekoek eta elikadura sistemek eragindakoa. 

Hondakin elektronikoak birziklatzeko eta kudeatzeko neurri egokiak ezartzea beharrezkoa dela azpimarratu dute Peng Wang buru duen ikerketan. Wangek eta bere taldeak hainbat arrisku mailatako lau agertokiren planteamendua aurkeztu dute, eta kasurik okerrenean, ingurumen-inpaktua "suntsitzailea" izango litzateke. Horren aurrean teknologia aurreratuen ekoizpenean praktika jasangarriagoak hartzeko premia nabarmendu dute. Adituen arabera, materialak berrerabiltzea helburu duen ekonomia zirkularreko estrategia batek %86an murriztu lezake hondakin elektronikoen sorrera.

 

Su hartu du Arberoa ikastolako eraikin batek
2024-10-29 | Leire Ibar
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak. (+)
Greenpeaceko zortzi ekintzaile epaituko dituzte Nafarroako makroetxalde baten aurkako ekintzagatik
2024-10-22 | Leire Ibar
2021eko martxoan, Greenpeaceko aktibistek nitratoz kutsatutako mila litro ur itzuli zizkioten Caparrosoko Valle de Odieta enpresari. Enpresak isun eta espetxe zigorrak eskatu ditu haien aurka. (+)
Gasteizko Udalak zabor tasa %80 igotzea kritikatu du Eguzkik
2024-10-07 | Leire Ibar
Igoera Europako Hondakinen Legeak eskatzen duela argudiatu du Udalak. Eguzki talde ekologistak adierazi du, ''sekulako iruzurra'' egiten ari direla legeari, herritarrei eta ingurumenari.   (+)
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora