Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ez dago gertakaririk 2025-04-27(e)an
CPAEN/NNPEKk EKOmiradas antolatu du, Nafarroako lurralde ekologikoaren aniztasuna erakusten duten argazkien
bidez herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko pentsatutako lehiaketa. Argazki lehiaketa gaur, apirilak 22, jarriko
da martxan, Ama Lurraren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 22ra arte aurkeztu ahal izango dira argazkiak.
Nafarroako lurralde ekologikoa zabala eta askotarikoa da, 73.021 hektarea baratze, larre, lehorreko labore, olibadi edo
mahastiz betea, besteak beste. Eremu horretan, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan aritzen diren pertsonek beren
jarduera garatzen dute, basa-biodibertsitatea hobetzen duten paisaiak eratuz eta ingurumenean duten eragin
negatiboa minimizatuz, aniztasun eta oreka ekosistemiko handiagoarekin. Lurralde ekologikoa dira, halaber, plater
osasungarriak eta iraunkorrak, ekologikoan lan egiten duten saltokiak eta establezimenduak, kontserba-enpresak edo
ogi ekologikoaren lantegiak, eta hondakinik gabeko elikagaien aldeko apustua egiten duten kontsumitzaileak.
CPAEN/NNPEKk “EKOmiradas: natura zure begien bitartez” argazki lehiaketa antolatu du, lurralde ekologikoa
protagonista izateko.
Lehiaketa amateurrei zuzenduta dago, eta hortik kanpo geratzen dira argazkigintzako profesionalak. Lehiaketak arreta
jarri nahi du nekazaritzan eta abeltzaintza ekologikoan, landa-munduaren garapenean, elikadura osasungarri eta
iraunkorrean, biodibertsitatean eta ekosistemetan, merkatu eta saltokietan eta ekoizle eta kontsumitzaileetan.
Horiexek baitira parte hartu nahi duten pertsonek garatu beharreko gaiak.
Lehiaketaren dinamika
Argazkiak aurkezteko epea zabalik egongo da 2025ko apirilaren 22tik maiatzaren 22ra. Parte-hartzaile bakoitzak
gehienez hiru irudi aurkeztu ahal izango ditu jpg edo tiff formatuan, A3 tamainan eta 300 ppp-ko bereizmenarekin. Irudi
horietan ezin izango da marka komertzialik edo inolako publizitaterik agertu, aurkeztutako argazkiek pertsonak
nekazaritza ekologikoaren inguruan oro har sentsibilizatzeko eta sustatzeko balioko baitute. Gainera, debekatuta dago
adimen artifiziala erabiltzea.
Lanak posta elektronikoz bidali behar dira cpaen@cpaen.org helbidera, “EKOmiradas: natura zure begien bitartez”
gaiarekin. Wetransfer, TransferXL edo tamaina handiko fitxategiak bidaltzeko aukera ematen duen edozein tresnaren
bidez ere bidal daitezke. Posta horretan, parte hartzen duten pertsonen datuak agertu behar dira (izena, abizenak, NAN,
jaiotze-data, udalerria, telefonoa eta posta elektronikoa), baita lanaren izenburua ere, artxiboen izenarekin bat etorri
behar duena.
Lehiaketaren oinarriak esteka honetan daude eskuragarri: https://www.navarraecologica.org/files/2025/04/bases-del-
concurso-de-fotografia-ekomiradas-2025-ii-edicion.pdf
CPAEN/NNPEKeko talde teknikoak eta erakundetik kanpoko komunikazioko bi profesionalek osatutako epaimahaiak
erabakiko dituzte argazki irabazleak eta epaia maiatzaren 27an jakinaraziko da.
Sariak eta banaketa ekitaldia
EKOmiradas lehiaketak hiru sari eta bederatzi accesit emango ditu. 250, 125 eta 75 € lehenengo hiru sailkatuentzat eta
azesitak 30€-ko txeke bat ekainak 7ko EKOmerkatuan erabiltzeko ; sari banaketa Iruñeko Autobus Geltoki Zaharreko
erabilera anitzeko aretoan egingo du, ekainaren 7an.
Gainera, bozkaketa publiko bat egingo da geratzen diren argazkiekin non saria EKOplan bat izango da: Bi lagunentzako
esperientzia, operadore ekologiko bat bisitatzea eta sare ekologikoko jatetxe batean otordu bat egitea barne
Hautatutako hamabi argazkiak EKOmerkatuan erakusteko inprimatuko dira, eta 2025eko CPAEN/NNPEKen urteko
egutegia egiteko erabiliko dira. Era berean, erakundeak antolatzen dituen beste ekitaldi eta akzio batzuetan ere erabili
ahal izango dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545