Astelehenero 8:00etan zure epostan
Arratsalde on guztioi,
hemen duzue loturan afitxa bat Etxaldez etxalde ekimena aipatzen duena Apirilaren 27rako.
Egun horretan etxaldeek haien ateak idekitzen dituzte. Laborantza ekologikoan ari direnen lana erakustea da helburu.
Iparraldean 10bat etxaldek parte hartzen dute. Antolatzaileetariko bat Iparraldeko BLE da.
Gure zonaldeari begira, kostaldean, guk gure "Ainitza" tokia erakutsiko dugu (Etxalarreko oihan baratzea). Apirilaren 27an beraz. Lapurdiko kostaldean ere, Amizolako landa bisitatzen ahalko da, Donibane Lohitzunen kokatzen dena; baratzezain eta arbol fruitudun ekoizle batekin.
Bestalde beste data batzuk ere izango ditugu guk Etxalarreko oihan baratza bisitaarazteko : Oma elkarteak antolatzen dituenak :
- Maiatzak 31, 11etatik 17tara
- Abuztuak 10 11tik 17tara
- Irailak 7, 11tatik 17tara
Komeni da izena ematea : ainitzaetxalar@riseup.net
Milesker!!
Audrey Hoc, Ainitza mintegikoa eta Oma elkarteko kidea
0033 667028321
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545