Otsaileangizona makautsik ikusi baino, otsoa arditartean ikusi hobe.

Ondorengo egunetan:

SARE BERDEAK EGUNA 2025

SARE BERDEAK hainbat ingurumen-ekimen bultzatzen ari da Bizkaian, proiektuan inplikatutako erakundeekin sortutako lankidetzari esker.

SARE BERDEAK -eko erakunde kolaboratzaileek funtsezko zeregina betetzen duzue gure ingurunean ingurumena hobetzeko ekimenak bultzatu ahal izateko. Zuetako asko ezinbesteko eragileak izan zarete hainbat proiektu garatzeko orduan. Adibide batzuk dira tokiko kontsumoa bultzatzearekin, hiri-inguruneetako biodibertsitatea handitzearekin edo abandonatutako hondakinak saihesteko ekintzak bultzatzearekin lotutako ekimenak.

Horregatik, aurten gune bat sortu nahi dugu, SARE BERDEAK SAREA osatzen dugun erakundeok elkar hobeto ezagutzeko, aliantzak sortzeko, helburuak partekatzeko eta sarea egiten jarraitzeko.

EGUNA: 2025eko apirilak 25

ORDUA: 9:00 – 13:30

LEKUA: Laukariz Ekosistema

ESKALETA:

    9:00 – 9:10 Harrera
    9:10 – 9:30 Laukariz Ekosistema gunearen aurkezpena
    9:30 – 10:30 Bertaratutako erakundeen aurkezpenak
    10:30 – 11:15 Sare Berdeak proiektuaren aurkezpena eta baterako ekimenen lana
    11:15 – 11:30 Kaferako atsedenaldia
    11:30 – 12:15 Baterako sorkuntza jarduera
    12:30 – 12:50 Basoko bainua, Alberto Santolariak zuzenduta
    13:00 – 13:30 Armosua
    13:30 – Amaiera

Topaketara joan nahi baduzue, GALDETEGI HONEN bidez zuen bertaratzea baieztatu behar duzue, eguna lehenbailehen dimentsionatu ahal izateko. Denon zain gaude!

 

gora