Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ez dago gertakaririk 2025-04-20(e)an
Apirilak 26, larunbata, 9:30etatik 13:30etara: hegaztiak behatzeko ibilbidea artadian eta Ruzabal landazabalean zehar, hasierako puntua: Lendoñobeitia, elizaren ondoan.
Ibilbide horretan, landa-inguruneetako, zuhaixketako eta basoetako hegazti tipikoak ikusiko ditugu (currukak, tarabillak, hainbat parido eta fringilido, eskribauak, hainbat hegazti harrapari…), hainbat heskaiz estalitako landazabala eta faunaren irudikapen aberatsa duen artadia zeharkatzen ditugulako.
Ibilbide bakoitzeko prezioak: helduak 5 euro, haurrak (10 urtetik 16 urtera) 3 euro. Gutxi gorabehera 4 orduko iraupena.
Zailtasun teknikorik gabeko eta desnibel gutxiko ibilbide errazak. Turismo Bulegoak prismatikoak emango dizkie parte hartu nahi duten pertsonei. Jarduera ondo egiteko, ezin da txakurrekin joan. 10 urtetik gorako parte-hartzaileei zuzendutako jarduera.
Inskripzioa formalizatuta gera dadin, inskripzioa egin eta hurrengo 48 orduetan egin behar da ordainketa.
Izen-emateak: https://www.ordunaturismo.com/ms
Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu Urduñako Turismo Bulegora: 945384384, turismo@urduna.com
Animatu eta parte hartu!
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
Arratsalde on guztioi,
hemen duzue loturan afitxa bat Etxaldez etxalde ekimena aipatzen duena Apirilaren 27rako.
Egun horretan etxaldeek haien ateak idekitzen dituzte. Laborantza ekologikoan ari direnen lana erakustea da helburu.
Iparraldean 10bat etxaldek parte hartzen dute. Antolatzaileetariko bat Iparraldeko BLE da.
Gure zonaldeari begira, kostaldean, guk gure "Ainitza" tokia erakutsiko dugu (Etxalarreko oihan baratzea). Apirilaren 27an beraz. Lapurdiko kostaldean ere, Amizolako landa bisitatzen ahalko da, Donibane Lohitzunen kokatzen dena; baratzezain eta arbol fruitudun ekoizle batekin.
Bestalde beste data batzuk ere izango ditugu guk Etxalarreko oihan baratza bisitaarazteko : Oma elkarteak antolatzen dituenak :
- Maiatzak 31, 11etatik 17tara
- Abuztuak 10 11tik 17tara
- Irailak 7, 11tatik 17tara
Komeni da izena ematea : ainitzaetxalar@riseup.net
Milesker!!
Audrey Hoc, Ainitza mintegikoa eta Oma elkarteko kidea
0033 667028321
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545