Ez dago gertakaririk 2024-10-07(e)an
Egun on,
Euskal Herriko Laborantza Ganbararen prentsaitzinekora gomitatua zira,
Urriaren 9an (asteazkena), 11.00tan,
Baionan, Lisses karrikan, 4 (Berria kazeta eta Gernika jatetxearen arteko lokalean)
Xehetasunak aurki itzazu juntatu dokumentuan.
Zure presentziaren gain kondatzen dugulakoan, onar itzazu Anderea, Jauna gure goraintzi beroenak.
Informazio gehigarria: deskargatu
TURISMOAREN INPAKTUA BILBON
Azken hamarkadan hiri-hazkundeko eredu bat garatu da, baliabide turistikoen garapenean eta erakartzean oinarritua, hiriek eskain ditzaketen ezaugarrietatik abiatuta: museoak, gastronomia, ekitaldi handiak...
Eredu hori eztabaidatzen ari dira hainbat hiritan, oro har, bertako biztanleen eguneroko bizitzan sortzen ari den inpaktua dela eta.
Bilboko egungo egoera aztertzeko asmoz, Ekologistak Martxan-ek, Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak eta Civercity Ikerketa Taldeak (UPV-EHU) jardunaldi bat antolatu dute turismoak Bizkaiko hiriburuan izango duen eraginari buruzko hainbat ikuspegi islatzeko.
Datorren urriaren 10ean, 18:30ean, Bilboko La Bolsa eraikinean (Pelota 10), 'Turismoaren inpaktua Bilbon: hiri-garapeneko eredu baten argi-itzalak' jardunaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Jardunaldia hiru hitzalditan banatuko da, egungo turismo ereduak bilbotarrengan duen eraginari buruzko ikuspegi ezberdinak emateko.
1. PISU TURISTIKOAK ETA BIZITEGI-ETXEBIZITZAK: ALDAKETA BIZITEGI-ESTRATEGIAN. Hiriko pisu turistikoen banaketa, inbertsio-funtsen zeregina eta alokairu-politiketan duten eragina.
Enrique Antolin Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU) irakaslea
2. TURISMOAREN ERAGINA BILBON: LAN KALITATEA, OSTALARITZA, HOTELAK... Egoerari buruzko hausnarketa.
Lorena Sánchez. CCOOko Zerbitzuen Federazioko idazkari nagusia.
3. ESPERIENTZIA, AUZOTARREN IKUSPEGITIK: BILBOKO ALDE ZAHARREKO ESPERIENTZIA
Bihotzean Auzo Elkartea
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545