Astelehenero 8:00etan zure epostan
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak maiatzean bi ekimen antolatu ditu, batetik Zubietako erraustegira martxa eta bestetik, ToxicoWatch fundazioko ordezkariek bost urte hauetan erraustegiak eragindako kutsadura aztertzeko eginiko behaketa lanaren emaitzen herri aurkezpenak Hernanin eta Usurbilen. Ekimenaren berri emateko, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideak atzo agerraldia egin zuten Zubietako errebote plazan.
Zubietako erraustegira martxa
Maiatzaren 18rako (larunbata) oinezko martxa deitu dute Lasarte-Oriako Okendo plazatik erraustegi atariraino. Goizeko 11:00etan abiatuko da mobilizazioa, Errausketarik ez! Erraustegia ez da miraria, oztopoa da! lemapean: "Agintariei exijitzeko geldi dezatela erraustegia, ez dezatela gehiago hondakinik erre, ez Zubietan, ez Añorgan, ez Bergaran eta ez inon. Gipuzkoako herritarrei dei egiten diegu Zubietako erraustegiaren aurrean gure protesta azaltzera".
ToxicoWatch fundazioak egindako azterketen aurkezpena
ToxicoWatch fundazioko bi ordezkari Euskal Herrira etorriko dira. 2019. urteaz geroztik erraustegiaren kutsadura aztertzen aritu dira aditu hauek. Azken bost urteotako emaitzak aurkeztuko dituzte. Bi aurkezpen saio iragarri dituzte, analisien emaitzak aurkezteko: lehenengoa Hernanin eta bigarrena Usurbilen.
Aipatu fundazioko ordezkariez gain, iragarri dutenez, Zero Waste Europe (Europa Zero Zabor) federazioko ordezkariak ere Euskal Herrian izango dira. Zero Waste Europe aztertzen ari da zer kutsadura eragiten duten Europa osoko hainbat erraustegik: Madril (Valdemingomez), Paris (Ivry), Belgika (Beringen), Lituania (Kaunas), Txekia (Pilsen), Herbehereak (Harlingen)... eta Zubietako erraustegia.
Kutsaduraren igoera kezkagarria aurkitu da
ToxicoWatchetik Erraustegiaren Aurkako Mugimenduari aurreratu diotenez, Zubietako erraustegiaren inguruan bildutako laginetan kutsaduraren igoera kezkagarria aurkitu dela.
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
"ToxicoWatchek bost urtez segidan egin die jarraipena erraustegiaren kutsatzaileei, urtero bilduz laginak inguruko uretan, erreketako sedimentuetan, lurretan, goroldioetan eta zenbait landare hautatuetan eta baita ere inguruan zenbait familiak autokontsumorako dauzkaten oilategietako arrautzetan"
Kutsaduraren azterketa tekniko sofistikatuok ez lukete herri mugimendu baten ardura izan behar: agente publikoei dagokie herritarren eta naturaren osasuna bermatzea, gardentasun osoz. Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diegu daukaten informazioa eta dauzkaten datuak gardentasun osoz erakutsi ditzatela. ToxicoWatcheko adituen etorrera baliatu dezakete informazioak alderatu eta eztabaidatzeko eta espresuki gonbidatzen ditugu harremanetan jartzera.
Badaude hondakinak kudeatzeko errausketa sistema hobe, garbiago eta merkeagoak eta Gipuzkoan bertan martxan dauzkagu hainbat herritan. Alferrikakotzat den erraustegia gelditu beharra dago. Erraustegiaren arduradunen lehentasuna izan behar du bermatzea, bertatik ez dela zabaltzen ez dioxinarik, ez PCBrik, ez PFASik, ez metal astunik eta ez bestelako kutsatzailerik; horretarako, emisio guztien kontrola jarraian egitea premiazkoa da".
Gure agintariak tematzen dira justu kontrako norabidean. Bai erraustegiaren kudeatzaileek eta bai Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, informazioak ezkutatzen dizkigute herritarroi erraustegiak etengabe sortzen dituen arazo larriak (matxurak, funtzionamendu akatsak, Arkaitzerrekaren erretzea, suteak...) eta gero eta urrutiagora zabaltzen dituzte sortutako kutsatzaileak, Nafarroako Artaxoara legez kontra hondakinak eramatean erakutsi duten moduan".
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduaren deialdiak
Maiatzak 18, larunbata
Maiatzak 23, osteguna
Maiatzak 27, astelehena
Amaiurko Errota eta dolarea + talo tailerra haurrentzat eta talo
dastaketa helduentzat. Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko
errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta
glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, arto
ehotzearen erakustaldiak egiten dituzte
Udaberritik urte bukaerara arte:
larunbata, igande eta jai-egunetan.
Zubietan kontsultatu. Uztailean/
abuztuan eta Irailean (hilabete
erdialdera arte): egunero, astelehene-
tan eta ortzegunetan izan ezik.
Ordutegia:
10:00/12:00/ 16:30 Bisita gidatua +
talo tailerra (haurrentzat). Bisita
gidatua + Dastaketa (helduentzat)
Izen-ematea:
WhatsApp: 619 955 709
www.amaiurkoerrota.com
Amaiurko Errota eta dolarea + talo tailerra haurrentzat eta talo
dastaketa helduentzat. Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko
errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta
glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, arto
ehotzearen erakustaldiak egiten dituzte
Udaberritik urte bukaerara arte:
larunbata, igande eta jai-egunetan.
Zubietan kontsultatu. Uztailean/
abuztuan eta Irailean (hilabete
erdialdera arte): egunero, astelehene-
tan eta ortzegunetan izan ezik.
Ordutegia:
10:00/12:00/ 16:30 Bisita gidatua +
talo tailerra (haurrentzat). Bisita
gidatua + Dastaketa (helduentzat)
Izen-ematea:
WhatsApp: 619 955 709
www.amaiurkoerrota.com
Amaiurko Errota eta dolarea + talo tailerra haurrentzat eta talo
dastaketa helduentzat. Urteak joan, urteak etorri, Amaiurko
errotarriek biraka jarraitzen dute. Arto ekologikoa, kimikorik eta
glutenik gabekoa ehozten dute bertan. Bisita gidatuetan, arto
ehotzearen erakustaldiak egiten dituzte
Udaberritik urte bukaerara arte:
larunbata, igande eta jai-egunetan.
Zubietan kontsultatu. Uztailean/
abuztuan eta Irailean (hilabete
erdialdera arte): egunero, astelehene-
tan eta ortzegunetan izan ezik.
Ordutegia:
10:00/12:00/ 16:30 Bisita gidatua +
talo tailerra (haurrentzat). Bisita
gidatua + Dastaketa (helduentzat)
Izen-ematea:
WhatsApp: 619 955 709
www.amaiurkoerrota.com
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545