Astelehenero 8:00etan zure epostan
Artxandatik ibilbide ekologikoa (Bilbo): bioaniztasuna, mehatxuak eta
kudeaketa - 2024ko maiatzaren 18an
Artxanda mendira gerturatuko gara, balore natural handienetarikoa duen Bilboko txokora, eta bertatik hasi eta Sondikako Ola auzorarte ibilbide gidatu bat burutuko dugu. Gidaria Eduardo Renovales (Ekologistak Martxan) izango da. Geldialdi ezberdinak egingo dira inguru honetako natura eta hainbat historia ezagutarazteko.
Ibilbidea:
1. taldea: 09:00etan Santutxuko Metroa, Zabalbide irteeran
2. taldea: 9:45ean (Plaza Funicular) – Funicular – Artxanda – San Roke – Ola (Euskotren) 14:15ak inguruan Bilbo
Hasiera: Maiatzak 18, larunbata
Lekua: 1. taldea: Karmelo Plaza. 09:00etan. 2. taldea: Funikular plaza, 09:45ean
Itzulera: 14:05etan gutxi-gorabehera (Zazpikaleak)
Joan-etorria: funikularrean, oinez, metroz.
Ibilbidearen luzera: 3 km baino gutxiago. Ia dena asfaltoa.
Eramateko gomendagarria: mendiko botak, arropa egokia, edaria, jateko zerbait.
Izena-emateko edo informazio gehiagorako idatzi bizkaia@ekologistakmartxan.org helbidera, maiatzaren 17ko (ostirala) 12:00ak baino lehen. Plaza mugatuak daude. Dohakoa.
Antolatzaileak: Ekologistak Martxan, Sukar Horia eta Karmela.
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
https://www.intiasa.es/web/es/noticias/intia-inicia-el-martes-7-en-cabanillas-sus-visitas-tecnicas-ensayos-de-cultivos-extensivos
2 orduko bisita gure erlategira, Balerdipeko eztia sortzen duten protagonistak eta erlezainon lana gertuagotik ezagutu ahal izateko. Amaieran gure produktuen dastaketa egingo dugu. Ziztadarik ez jasotzeko jantzia, gure kontu! Goiz ederra pasako dugu naturaz inguratuta, Balerdipean.
Oraingoz bisitak larunbat goizetan egingo ditugu Bedaion, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Gutxienez 6ko taldeak izango dira; gehienez 16 pertsonakoak. Erosi zure sarrera lehenbailehen!
Tokia: Bedaio (egin klik kokalekua ikusteko)
Eguna: larunbat goizetan, 10:00etatik 12:00etara
Prezioa: 12€/pertsonako
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545