Asteroko buletina
Maiatz luze, artoaren leze.
Dani Blanco

Izei zuria

Abies alba

[Garbiñe Larrea]

Euskal Herrian izei mota ezberdinak dauzkagu eta denen hosto, kimu edo puja eta erretxinak dira egokiak sendabelar moduan erabiltzeko. Izei urdina (Picea pungens), izei beltza (Picea mariana), izei gorria (Picea abies), Douglas izeia (Pseudotsuga menziesii) eta Siberiako izeia (Abies bal-samea). Izan ere, guztiek dute erretxina, batez ere urteko begi, puja edo ernamuinean.
Bere erretxinak trementina du, limoneno eta pineno olio esentzialak ere bai. Taninoak, pizenina, glukosidoak eta C bitamina ere bai. Guztiak izan dira bainuak, enplastuak, ukenduak eta xarabeak egiteko osagai estimatuak.
Arnas bideetarako erabiltzen da, Hipokratesek biriketako gaitzetarako eta eztularentzat gomendatzen zuen batez ere. Katarroa, hotzeria, marranta eta eztula tratatzeko balio digu; bere pineno olio esentzialak bronkioak irekitzen dituenez, bronkitisa eta asma tratatzeko ona da. Neguan erabiltzeko estimatua da oso. Antiseptikoa da, mukiak kanporatzeko eta onddoak garbitzeko ona, baltsamikoa, immuno estimulatzailea, hanturen kontrakoa eta pizgarria delako.
Zeregin hauek gure arnas bideetan bezala giharretan ere burutzen ditu. Beroa eragiten du, odolaren zirkulazioa bizkortuz eta oxigenazioa hobetuz; astenia, giharretako mina eta urduritasunak eragindako neke fisikoa tratatzeko ona delarik. Erreuma, artrosia eta giltzaduretako minetarako erabil dezakegu, hauek dakarten hantura tratatzeko ona delako. Hotzak eragindako giharretako gogortasuna eta minari aurre egiteko ere erabil dezakegu, neguan kanpo librean kirola egiten badugu batez ere.
Izerdi eragilea denez, sukarra jaisten lagunduko digu. Maskuriko katarroa dugunerako ere balio digu, gernu bideen antiseptikoa delako.
 

  • Arnas aparatua
  • Zirkulazio aparatua
  • Lokomozio aparatua
  • Iraitz aparatua
  • Larruazala

Deskribapen botakinoa

Koniferoen familiako zuhaitz handi hau zedroarekin ahaidetua dago eta 50 espezie inguru osatzen ditu bere familiak. Hosto berde ilunak ditu, finak eta iraunkorrak; zurtoina zuzena izaten du eta adarrak zeharretara hazten zaizkio forma piramidala hartuz. Udaberrian erretxinez betetako puja berriak izaten ditu eta aurrerago haziz betetako pinaburuak sortzen ditu.  
Berez mendi garaietan hazten da, Euskal Herrian zenbait izeidi baditugularik baina arruntagoa da gure herrietako lorategietan eta etxe atarietan ikustea, Gabonetan apaingarri moduan erabiltzen delako.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora