Asteroko buletina
Otsailtxo munduan, aldiz eguzkitan, aldiz sutondoan.
Dani Blanco

Hirusta gorria

Trifolium pratense

[Garbiñe Larrea]

Hirusta gorria eta zuria (Trifolium repens) haurrak ginenean jolasean askotan jan izan dugu, bar-ruan azukrea zuela esanez. Gure artean bada oso errotua den sinesmena hirustaren inguruan. Hain zuzen ere, lau hostoko hirusta aurkitzen duenak zorte ona izango duela uste izan da. Mauka adierazteko “pagotxa” hitza erabili ohi duenak akaso ez du jakingo pagotxa (Trifolium incarnatum) landarea dela, hirusta familiakoa eta hirusta gorriaren oso antzekoa gainera.
Naturan dagoen isoflabona iturri garrantzitsuenetakoa da, gaur egun infusiotan eta pilulatan asko erabiltzen dena. Sojaren (Gycine max) isoflabonen inguruan eztabaidak daude, seguruak ote diren edo ez, baina hirusta gorriarekin ez dago horrelako kezkarik eta seguruagoak direlakoan azken urteotan indarra hartu dute.
Isoflabonez gain, bitamina eta mineraletan aberatsa da sendabelar hau. Mineralei dagokionez kaltzioa, kromoa, magnesioa, fosforoa eta potasioa ditu eta bitaminei dagokionez berriz C, B1 eta B3 bitaminak ditu. Loreek trifolina izeneko glukosidoa dute, baita taninoak, azido organikoak eta pigmentuak ere. Hostoek berriz asparagina, tirosina, xantina, proteinak eta osagai sulfuratuak dituzte.
Flabonoide ugari ere baditu. Gizakion gorputzak oxidatzen dituzten agente ugarien aurrean babesgarriak ditugun sustantziak hain zuzen ere, beraz, hirusta gorria antioxidatzaile ona dugu gaur egungo bizimoduaren ajeei aurre egiteko.
 

  • Ugal aparatua
  • Iraitz aparatua
  • Larruazala

Deskribapen botakinoa

Belar landare iraunkor hau lekadunen familiakoa da, ilarra eta babarruna bezala. Zurtoin tentea du, 20 cm ingurukoa. Hosto txiki biribil berdeak, erdian orban zurikoak eta hirunaka jaiotzen direnak izaten ditu. Kolore biziko lore arrosa-moreak ematen ditu udaberri eta udan, zapore gozoa duten lore jangarriak. Belardi eta zelaietan oso ugaria da eta ganadua elikatzeko bazka ederra da.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora