Asteroko buletina
Azaro lohitsu, urte garitsu.
Dani Blanco

Artzain-zakua

Capsella bursa pastoris

[Garbiñe Larrea]

Hosto, lore, txorten eta hazi, sendabelar hau oso-osorik erabiltzen da. Loraldiaren hasieran zurtoinetik moztu eta lehortzen da. Gordinik ere jaten da, azaren familiakoa da hain zuzen ere (Brassicaceae).
Izotzak alde egindakoan agertzen omen da, udaberria badatorrela esanez. Sendabelar honen haziak bihotz erakoak dira, oso deigarriak, eta oiloei asko gustatzen zaizkie. Hazi hauek antzina artzainek gerri bueltan ibiltzen zituzten poltsa edo zakuen antza dutelako, hortik omen datorkio izena landareari.
Hainbat osagaitan aberatsa da; tiramina, flabonoideak, azido fumarikoa, taninoak eta baita bursina izeneko alkaloide bat ere. Basokonstriktorea da, diuretikoa, odol-jarioak mozteko eta ultzera zein zauriak ixteko egokia, odoluzkiak tratatzeko ere ona.  
Emakumearen ugal-aparatuaren gaitzak tratatzeko erabiltzen da. Hileko ugariegiak zein eskasegiak, egun gutxiegi edo gehiegi irauten dutenak eta baita berandu etortzen direnak ere, guztiak tratatzen ditu ondo. Umetokiaren toniko oso ona da. Erditu ondoren umetokia kanporatzeko arazoak badaude, infusioa hartu izan da.
 

  • Zirkulazio aparatua
  • Larruazala

Deskribapen botakinoa

Urtero jaiotzen den belar espeziea da, lore zuri txikiak ematen ditu baina bere haziengatik ezagutzen dugu, izan ere bihotz formako hazi zapalak izaten ditu txortenean, behetik hasi eta goraino. Hazi hauek poltsa itxura omen dute, garai batean artzainek ibiltzen zituzten poltsena hain zuzen ere, hortik datorkio izena.
Bide bazterretan jaiotzen da, bai itsas mailan eta bai mendi garaietan, toki eguzkitsu nahiz laiotzetan. Toki lehorretan ez da hazten, hezetasuna behar duelako. Itsas mailan negu bukaeran eta menditsuagoetan udaberrian loratzen da.
 

Nola eta zertarako

Sudurreko odol-jarioak mozteko egokia da, landarea egosi eta trapuan bildu ondoren enplastua sudur eta masailean gainean jarriz. 

Azaleko zartadurak tratatzeko ilenarekin (Calendula officinalis) batera erabiltzen da, oliotan beratu eta ondoren krema edo ukenduak egiteko. 

Hanketako zainetako hanturak tratatzeko egokia denez, flebitisa eta barizak tratatzeko balio du. Erromeroarekin (rosmarinus officinalis) batera oliotan beratu eta ondoren krema edo ukenduak egiteko balio du. 

Odoluzkiak daudenean litro bat uretan hiru eskukada handi landare lehor egosi eta utzi ordu erdian tapatuta. Ondoren iragazi eta ur honetan eseritako bainua egin astean hiru aldiz. 

San Juan ukenduari jartzeko egokia da, bete hainbat sendabelarrekin batera elkarlanean ondo egiten duelako lan. 

Hilekoa orekatzeko infusio edo tinturan har daiteke, bera hutsik edo helburu bera duten beste sendabelarrekin nahastuta (norberarentzat egokitutako formulazioa kontsultatzea komeni da).  Egunean infusio bakarra hartu hileko batetik bestera edo egunean hiru infusio hilekoa etorri baino astebete lehenago. 30 tanta uretan ipinita infusioaren pareko lana egingo digu tinturak. 

Hilekoarekin odo gehiegi galduz anemia izaten du emakume askok. Kasu hauetan asuna (Urtica dioica) eta artzain-zakua nahastu eta hilekoak duen egunetan hartzen da, egunean bi aldiz, gosaldu eta bazkaldu ondoren. 

Barazki jangarria da. Hosto gazteak landarea loratu aurretik jaten dira, entsaladan edo zopatan. 

Kontuz

Tiramina osagaiak tentsioa igoarazten du eta hipertentsioa dagoenean ezin da egunero hartu, bi egunez behin eta gehienez 10 egunez hartzea gomendatzen da.

Haurdunaldian ezin da hartu, umetokiaren uzkurdurak eragiten dituelako eta beraz umea galarazi. 

Hipotiroidismoa dagoenean profesional bati kontsulta egin hartu aurretik. 

Errezeta

Hilekoa orekatzeko tintura

OSAGAIAK 100 ml egiteko

* 3 koilarakada handi artzain zaku, hosto, lore, txorten eta hazi lehorrak.

* Alkohol zuria, vodka edo uxuala.

* Kristalezko ontzi hermetikoa. 

* Kristalezko frasko iluna, tantaz tanta isurtzeko xortakaria duena.

PROZEDURA

1. Kristalezko ontzi hermetikoan ipiniko ditugu sendabelar lehorra eta alkohola. 

2. Hiru astez edukiko dugu armairuan, egunero mugituz.

3. Paperezko iragazkia erabiliz ongi iragaziko dugu eta kristalezko frasko ilunean jasoko. 

 

Nola eta zertarako erabili

[Garbiñe Larrea]

Sudurreko odol-jarioak mozteko egokia da, landarea egosi eta trapuan bildu, ondoren enplastua sudur eta masailen gainean jarriz.

Azaleko zartadurak  tratatatzeko ilenarekin (Calendula officinalis) batera erabiltzen a, oliotan beratu eta ondoren krema edo ukendua egiteko. 

Hanketa zinetako hanturak tratatzeko egokia denez. flebitisa eta barizak tratatzeko balio du. Erromeroarekin (Rosmarinus officinalis) batera oliotan beratu eta ondoren krema edo ukenduak egiteko balio du. 

Odoluzkiak daudenean litro bat uretan hiru eskukada handi landare lehor egosi eta utzi ordu erdian tapatuta. Ondoren iragazi eta ur honetan eseritako bainua egin astean hiru aldiz. 

San Juan ukenduari jartzeko egokia da, beste hainbat sendabelarrekin batera elkarlanean ondo egiten duelako lan. 

Hilekoa orekatzeko infusioa edo tinturan har daiteke, bera hutsik edo helburu bera duten beste sendabelarrekin nahastuta (norberarentzat egokitutako formulazioa kontsultatzea komeni da). Egunean infusio bakarra hartu hileko batetik bestera edo egunean hiru infusio hilekoa etorri baino astebete lehenago. 30 tanta uretan ipinita infusioaren pareko lana egingo digu tinturak. 

Hilerokoarekin odol gehiegi galduz anemia izaten du emakuema askok. Kasu hauetan asuna (Urtica dioica) eta artzain-zakua nahastu eta hilekoak duen egunetan hartzen da, egunean bi aldiz, gosaldu eta bazkaldu ondoren.

Barazki hangarria da. Hosto gazteak landarea loratu aurretik jaten dira, entsaladan edo zopatan. 

KONTUZ!

- Tiramina osagaiak tentsioa igoarazten du eta hipertentsioa dagoenean ezin da egunero hartu, bi egunez behin eta gehiez 10 egunez hartzea gomendatzen da. 

- Haurdunaldian ezin da hartu, umetokiaren uzkurdurak eragiten dituelako eta beraz umea galarazi. 

- Hipotiroidismoa dagoenean profesional bati kontsulta egin hartu aurretik. 

 

HILEKOA OREKATZEKO TINTURA

Osagaiak 100 ml egiteko.

* 3 koilarakada handi artzai zaku, hosto lore, txorten eta hazi lehorrak.

* Alkohol zuria, vodka edo uxuala.

* Kristalezko ontzi hermetikoa.

PROZEDURA

1. Kristalezko ontzi hermetikoan ipiniko ditugu sendabelar lehorra eta alkohola. 

2. Hiru astez edukiko dugu armairuan, egunero mugituz.

3. Paperezko iragazkia erabiliz ongi iragaziko dugu eta kristalezko frasko ilunean jasoko. 

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora