Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Urola Garaiko Industria Turismoaren Asteburua
2025-05-12 15:17
Maiatzaren 24an eta 25ean egingo da, eta, eskualdeko ondare industrialaren inguruko esperientziez doan gozatzeko aukera eskainiko du. Jarduerak publiko orori zuzendutakoak izango dira: bisita gidatuak, tailerrak eta askoz gehiago