Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Uda honetan, bizi Igartubeiti!
2024-06-24 12:56
Uztaila eta abuztuan sagar zukua egiteko, bisita gidatuetan parte hartzeko, familian jolasteko, euskal gastronomian zehar bidaiatzeko eta dastaketa egiteko aukera izango duzu.
Zatoz Igartubeiti Baserri Museora!