Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Txotx denboraldia
2025-01-16 10:50
Iritsi da Txotx garaia. Apirilaren erdira arte sagardoaz, bakalauaz, txuletaz gozatzeaz gain, sagardoaren kultura ezagutzeko aukera izango dugu, Igartubeiti dolare baserrian bisita gidatuaz eta sagardotegiko menu tradizionalaz gozatuz