Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Mantzentze lanak direla eta baserria itxita
2025-10-28 16:01
Hurrengo bi asteetan baserria itxita egongo da, mantentze-lanak direla eta. Interpretazio Zentroa, ordea, zabalik egongo da museoaren betiko ordutegian.