Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
'Lurraldea, tradizioa eta transmisioa' topaketa
2026-02-20 10:56
Landa munduak gaur egun bizi duen bidegurutzearen aurrean, eta nekazariek, artzainek, eta landa komunitateak aurre egin behar dien erronken aurrean, mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintzei eta egiteko moduei ahotsa eman diegu Igartubeiti Baserri Museoan, “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa.