Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Iritsi da Igartubeitira Zumalakarregi Etxeko ur bedeinkatu ontzia
2023-07-19 16:36
Hemen da MusealiaK proiektuaren barruan landuko dugun pieza berria: Zumalakarregi Etxeko ur bedeinkatu ontzia. Gordailutik ekarri berri dugun pieza Igartubeiti baserri museoan izango dugu uztailetik azarora bitartean, erlijioak baserriko egunerokotasunean zuen garrantzia ezagutzeko helburuarekin.