Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festa ospatzen du
2022-03-02 08:35
Festa datorren larunbatean, martxoak 26an ospatuko da 16:30etatik aurrera doako sarrerarekin.
Lehen aldiz, gastronomiaren munduko pertsona ezagun bat arduratuko da barrikotearen irekieraz.
Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: haurren jolas txokoa, kirikoketa emanaldia, sagardo dastaketa...