Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Endaiene baserriko objektuekin kamarak egiten
2026-03-17 13:54
Ezkioko Endaiene baserrian izan gara Asier Gogortzarekin. Jose Manuel Elizegi jabeak ganbaran zuen irrati zahar bat eta barrika txiki bat eman eta Asierrek kamera estenopeiko bihurtu ondoren, argazki frogak burutu ditu