Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Elkarrizketa eta helduentzako tailerra Emakumeen Eguna ospatzeko
2023-03-08 13:47
Judit Garcia, Olaberriako Etxeberri Goikoa baserrikoa, elkarrizketatu dugu. Juditek bere baserriko behien esne ekologikoarekin gazta ekoitzi eta "Behieko" markaren izenpean saltzen ditu. Martxoaren 12an, igandean, "Lurra, gorputzak, adostasuna" helduentzako tailerra, Maria Alonso del Val-ek eskainia