Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
'Barne begiradak II: Lurraldea, tradizioa eta transmisioa' argitalpena
2026-11-03 12:40
Bigarren argitalpen honetan, testu guztiak hari gidari berak lotzen ditu: artisautza eta praktika artistikoa, ondarea berritzeko eta eraldatzeko prozesu gisa