Igartubeiti Baserri Museoa XVI. mendeko dolare baserri bat da. Bere balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoek babestu beharreko euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute. Igartubeiti Baserri Museoa proiektuak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera eta han eraikitako interpretazio zentroa erabiliz.
Asier Gogortza artista izan da Patrim 4.0 egoitzarako aukeratua
2026-02-02 13:23
Argazkilari honek bere ibilbide artistikoan arkitektura eta paisaia asko landu ditu, lurraldean gizakiak zuzenean egiten dituen esku-hartze gisa. Epaimahaiak Ezkiok azken urteetan bizi izan duen paisaiaren eraldaketa erretratatzea eta deialdiaren xedeari erantzunez, aukeratutako proiektuak antzinako zein egungo jakintzak lotu izana baloratu ditu, besteak beste