Nahiz ilzahar, nahiz ilberri, emaiozu hazia eguraldi onari
2015-06-29 | Sorginak
Jakoba Errekondo: "Uda da baratzaren sasoirik onena"
Sorginak
Jakoba Errekondo paisajista eta landareetan aditua da. Bizi Baratzea liburua argitaratu duenez eta uda garai aproposa izanik baratzerako, Usurbilen izan gara berarekin. Lur sail batean edo etxean bertan baratza jartzea pentsatu duzuenek, Errekondoren gomendioei kasu egitea komeni zaizue.