Martxo eder eta lehorrak upelak betetzen.
2025-05-26 | EDKH

2x15: Samaritarraren ukendua eta zaingorri ukendua

EDKH

Gaurkoan oso ohikoa ez den zerbait ekarri dugu saiora. Entzule batek gugana jo eta samariar baltsamoaren formula ekarri digu. Duela 50 bat urte Donostiako Santa Teresa klausurako lekaimeek Bálsamo Samaritano deitua egiten omen zuten, eta galdu ez dadin, errezeta helarazi digu. Benetan gai interesgarria da, gaur egun egiten ditugun ukenduen antzik ez duen formula baita, eta atzean duen istorioa ere ez da edonolakoa. Hemen baltsamoaren alde asko izan ditugu hizpide, eta gehiago jakin nahi duenarentzat artikulua ere idatzi genuen.

Gaurko sendabelarra, berriz, zaingorria da, urte sasoi honetan ugaria eta eskuratzen erraza. Zirkulazioa zaintzeko sendabelar bikaina da eta horixe egin dugu, zirkulazioa indartzeko ukendua.

:: ::
Egileak:
Bizi Baratzea ARGIA, Bizi Baratzea

Menda Bikoitza gehiago:

gora