Gaztelako mesetan nonbait artzain batek Titikakara bidaiatzea amesten du, erretiratuta dagoen musika-bikote batek bere urrezko garaia gogoratzen du, bi neskatila pokemon bila dabiltza zorterik gabe eta agure batek lokartzeko hutsik dauden herriko etxeak kontatzen ditu. Film honetako pertsonaiak lurralde bateko istripu geografiko gisa agertzen dira, eta badirudi haien kultura eta bizimodua denboran desagertzen ari direla. Lurralde hori da istorio honen benetako protagonista. Behaketa eta kostunbrismo ia surrealistaren bidez, Espainiako landa-ingurunearen iraganean, orainean eta etorkizunean nabigatzeko pelikula-mapa bat da MESETA. Bidaia sentsoriala Espainiako paisaia hutsean barrena.
Kanaldudek zabaldu du Juan Palaciosen lana.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545