Asteroko buletina
Zuhaitz bat asko luzatu eta hazita ere, hostoak sustraietara bueltatzen dira.
2024-01-14 | Dokumentalak

Itsasoiko, itsasotik sasoikoa

Dokumentalak

Euskal Herria Kantauri itsasoari eta arrantzari estuki lotutako herria da. Itsasoa gure historiaren, gure kulturaren eta gure nortasunaren parte izan da betidanik. Baina kostaldeko herrietan, garai zaharrak bizi izan dituztenek esaten dutenez, arrantza-portuen inguruan sortzen zen bizimodua oso bestelakoa zen lehen.

Gaur egun, oraindik egunero itsasoratu eta arrainak banaka-banaka eskuz ontziratzen aritzen diren arrantzontzi txiki batzuk badiren arren, teknologiaren garapenak eta arrain-industriaren ereduak bultzatuta, gure portuetako irudia oso bestelakoa da. Baina, itsasoak dituen baliabideak herritarrenak diren bezala, Eguneko Arrantza gure gizartearen zati baten bizimodua ere bada. Gure herriaren historiaren eta kulturaren zati bat. Ondarea. Nolakoa litzateke Euskal Herria, arrantzarik gabe? Nolakoak lirateke gure arrandegiak, bertako arrainik gabe? Guztion esku dago zein arrain erosten dugun, zein arrain kontsumitzen dugun, zein ondare babestu nahi dugun. Ezingo dugu globalizazioa geratu, baina, gure inguruan, gure esku dauden hainbat praktika abiatuz, keinu txikiekin gauza handiak lortu ditzakegu. Ildo honetan, elikadura burujabetzak gure herriaren aldeko jarrera bat erakusteaz gain, nortasunaren, lan eremuaren, ingurunearen eta jarduera jasangarrien aldeko apustua bermatzen du. Nolako erosketa egingo dugu hurrengoan arrandegian? 

Ondarroa 12 milia eta Bizilur elkarteek elkarlanean egindako lana da.

Zuzendariak: Eneko Bachiller / David Lopategi
Gidoia: Julen Zubiete
Produkzioa: Zirriborro Produkzioak
Edizioa: Mikel Peña Sarrionandia
Kamarak: Kokin Agirregoikoa Etxebarria, Nere Falagan, Santi Ron eta Julen Zubiete
Urpeko kamara: Iñaki Gonzalez
Postprodukzioa: Mikel Peña Sarrionandia
Soinu banda: Damian Peña Steffen
Audio postprodukzioa: Xabier Agirre Arenaza (Abadetxe sorlekua)
Off ahotsaren grabaketa: Alberto de la Hoz
Testigantzak: Fran Bedialauneta, Anne Marie Vergez, Jonathan Goitiz, Leo Belaustegi, Mikel Santiso, Arantza Murillas, Ana Rosa Landa, Cecilia del Castillo eta Moisés Egaña

Egileak:
Eneko Bachiller Otamendi Eneko Bachiller Otamendi, David Lopategi

Dokumental gehiago:

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

gora