Zaldibarko zabortegiaren ezegonkortasuna ikusita, premiazko neurriak eskatu dizkiote Jaurlaritzari
Albisteak
Eusko Jaurlaritzak eskatutako txosten baten arabera, Zaldibarko zabortegiaren orubea ez da batere egonkorra. Txostenak dio segurtasun-faktoreak behera egin duela, eta horrek esan nahi du egitura irristatzeko eta kolapsatzeko arrisku handiagoa dagoela.
Jendearentzako arriskuaz gain, gasen, usainen eta suteen isurketekiko kezka dago. Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxan-ek eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 29an eta 30ean. Erantzukizun nagusia Verter Recycling 2002 SLri dagokion arren, uste dute Jaurlaritzak ere erantzukizun subsidiarioa duela arriskuaren prebentzioan.
Ekonomia sozial eraldatzailearen sareko kide da ARGIA (Bizi Baratzea). Informazio burujabetza helburu, egunerokoan gauzak egiteko beste modu batean sinesten dugu.
BIZI BARATZEAko edukiak kopiatu, moldatu, zabaldu eta argitaratzeko libre zara, beti ere, gure egiletza direla aitortzen baduzu eta baldintza beretan egiten baduzu.