San Jurgi, apirilak 23, artoak egiteko goizegi; San Markos, apirilak 25, artoak eginda balegoz.
2020-10-28 | Albisteak

"Etxeko Landareak" liburua, loreak hobeto zaintzen ikasteko

Albisteak
Jakoba Errekondok ARGIArekin batera ateratako "Etxeko Landareak" liburua aurkeztu du. Etxean ditugun loreak hobeto zaintzen ikasteko liburua: zein landare aukeratu txoko bakoitzerako, gaixotasunei nola aurre egin, landare bakoitza nola ureztatu, ongarri naturalak nola egin, haziz doan ahala nola birlandatu... maite dugun landare hori nola ugaldu ere ikasiko dugu.
 
Zaintzen asmatzeko beharrezkoena, lore bakoitza ezagutzea da. Liburu honetan deskubrituko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak. Bizitzaren ederra loratu dadila!
 
Eskuratu liburua lotura honetan.
Egileak:
ARGIA

Albistea gehiago:

gora