Argitaratzailea: ETXALDE nekazaritza iraunkorra
Hizkuntza: Euskara
ETXALDE-Nekazaritza iraunkorrak helburu bezala ELIKADURA BURUJABETZAN
oinarritutako Euskal Herri bat eraikitzea du. 2011. urtean Ipar Euskal Herriko
eta Hego Euskal Herriko baserritarrak, proposamenezko eta
aldarrikapenezko nekazal sindikalgintza baten inguruko militantziak elkartuta,
mugimendu honen artikulazioari ekin genion, honela estrategia bateratu bat
abiatzeko asmoz. Elikadura burujabetzatik ekonomia eta gizarte eraikuntzarako
gure proposamen politikoa elkartasunari, justizia sozialari, lanpostuen sortzeari
eta ekoizpen eskubideen banatzeari, gizon eta emakumeen arteko eskubideen
berdintasunari, lehengaien erabilera jasangarriari, biztanleria guztiarentzako
elikadura osasuntsuari eta Euskal Herri osoan ekoizpen eta nekazal aniztasunaren
errespetuari eduki praktikoa ematearen norabidean definitzen da. Elikagaien
ekoizle gisa nekazaritza jasangarria eta agroekologia gure eredu eta
zientzia dira, gure jarraibide. Mugimenduaren karakterizazioa gaur egungo
nekazal sektoreko antolamendu maparekin bateragarria da, baina batez ere
beste borroka dinamika, antolakuntza
eta proposamen lokalizatuago edo
konkretuago batzuetan iragazkorra izateko
gaitasuna du. Badakigu eraikuntza
hau ez dela posible soilik nekazal sektoretik
abiatuta, honela gure parte
hartzea mugimendu sozial eta sindikaletan
dugun estrategian lehentasunezko
gaia da. Premisa horietan oinarrituta
gure formakuntza eta informazio ekintzak
lehenesten ditugu; elkartruke
askotan parte hartuz eta bultzatuz,
maila lokalean eta nazioartekoan
eztabaida guneak dinamizatu eta antolatuz,
hilabetekari bat argitaratuz Euskal
Herri osoko sektorea barne hartzen
duena eta gure parte hartzea egonkortuz bai mugimendu sozial eta sindikaletan.
EHNE-Bizkaia eta ELBren laguntza sindikalarekin ekintza eta koordinazio
iraunkor eta egonkor bat artikulatzen joan gara Hego Euskal Herriko eta Iparraldeko
dinamiketan, non dinamika lokal asko (ekoizpen-kontsumo, lurraren
babesa…) edo sektorialak barneratzen diren. Gure ekimenak, analisiak eta proposamenak
gure isla dira siglen gainetik, eta dokumentu honen bidez ETXALDEk
bere hausnarketa eta proposamenak aurkeztu nahi ditu, etorkizuneko
Nekazaritza Politika Bateratuen inguruko eta Munduko Merkataritza Antolakundearekin
nazioarte mailan negoziazioaren irekieraren testuinguruan.
Guzti honek, Euskal Herritik eta Euskal Herrirako proposamenak eta gure posizioa
aurkeztera bideratzen gaitu.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545