Belardiak, gure baserria eta, oro har, paisaia identifikatzen duten ezaugarrietako bat dira. Argitalpen honetan belardien sorrera, erabilera mota, zainketa eta balorazio ekonomiko zein ekologikoak jasotzen dira modu xumean. Belardiak berreskuratu eta bertako ekoizpena areagotzearekin bat, dagokien garrantzia azpimarratu nahi izan da. Alegia, gizarte osoak estimatzen dituen paisai hauek, balioan jarri beharraren premia.