Perrexilaren antz handia duen belar hau sukaldean sartzen bazaizu ez da berehalakoan aterako: arrain, saltsa, barazki, arroz... denetik ontzen du. Hosto berdeak eta haziak erabiltzen dira.
Oinarrizko premiak
Perrexilaren tankera bertsuan landatzen da. Alde nabarmen bat besterik ez dute: martorriari hezetasuna ez zaio gustatzen. Beraz bere bizitokia aukeratzerakoan kontuan izan: lur harroa, onena koska baten gainean edo besela ontziren batean. Udaberriaren hasieran, lurra berotzen hasi ordurako erein, urte osorako uzta izateko.
Porruaren kolore urdina nabarmen agertzen da neguak gorritutako paisaian. Urdinezko olatuen itsasoak dira porru sailak. Behazunduta dabil, baina, azken urte hauetan porruzaintzaile jendea. Aspaldi arerio... (+)
Edari ederra da txikori ura, eta osasungarria. Txikoria edan bezala jan daiteke. Jakia ere oso ona omen da, osagarritsua. Txikoriatar gehiago ere bada. Zaharrak dira... (+)
Sagardoa botilaratu berria dugu. Aurten sekula baino lehenago. Uda bero eta lehorrak sagarra lehenago ekarri zuen, eta udazkena epeletik joan da. Bost aste lehenago dugu... (+)