Astelehenero 8:00etan zure epostan
Ezpela (Buxus sempervirens) ugaria da Euskal Herri hezeko mendi natural samarretan. Zuhaixka sendo, gogor, trinko, egur sendo eta zur zurrunekoa da. Zaildutakoa.
Urte batzuk badira indarrean erasotzen duen onddo bat azaldu zela: Cylindrocladium buxicola. Kanpotik kutsatutako landareak ekarri eta etxekalte. Menderaezina zen landarea, gotorretan gotorra, hiltzen du, zerk eta onddo ziztrin batek.
Hori gutxitxo, nonbait, eta goitik behera hosto eta azal, landarearen guritasun guztiak hozkadaka jaten dituen har bat ekarri dugu: Cydalima perspectalis. Gure merkatari senak Asiatik ekarri zuen Alemaniara duela hamarkadaren bat eta urte gutxian Europa osoa kolonizatu du. Erabat soiltzen ditu ezpelak.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545