Asteroko buletina
Artoa erein berotan (maiatza-ekaina), hazi ere berotan eta jan ere berotan.

Zerba edo azelga

Beta vulgaris
  • Zer jaten diogu?
    Hostoa jaten diogu.
  • Oinarriak

    Biurteko landarea da zerba. Lehenengoan, hostoak haziko ditu, eta lurpeko sustraia loditu eta erreserbak pilatuko ditu. Bigarren urtean, hostoen artetik, gara tenete bat luzatuko du, metro eta erdi edo gehiagokoa, eta bertan lore mordo bat zabalduko du. 

    Lur aberatsa maite du; beraz, eman ugari ongarri zaharretik. Errautsa ere gustuko du, nahasi lurrari landatu aurretik. 

    Bero handia ez du maite; erdi itzaletan ederki etortzen da. Hotz handiak ederki eramaten ditu, zero azpitik 14ºC arte!

    Kolore askotako zerbak daude; probatu, eta eman bizipoza baratzeari. 

  • Ereintza

    Toki epeletan erein, urtarrilean edo otsailean, hazitegi babetuan edo berotegian. Kanpoan egiteko, apirila edo maiatza izan behar du. Ugari jaiotzen bada, bakandu eta zeharlandatu. 

  • Landaketa

    20 zentimetro inguru dituenean, landatu, eta eman batetik bestera 40 zentimetro inguruko tartea. Hasieran, zaindu ondo: kendu belarrak, jorratu eta ureztatu. Babestu bare eta barraskiloetatik, eta jarri errautsa landaretxoen inguruan, indartu bitartean.

  • Uzta

    Hostoz hosto biltzen da, landare bakoitzari aldiro kanpoko hostorik handienak kenduz banaka edo binaka. 

  • Lagunak eta arerioak

    Lagunak ditu azenarioa, baratxuria, babarruna, aza, tipula, errefaua eta uraza. 

    Porrua ez omen du nahi izaten aldamenean. 

Trikimailua

Ez jarri zerba-landare asko, oso emankorra da eta. Gehiegi ematen badute, hostoka bildu beharrean, landare osoak ateratzen joan zaitezke. 

Biltzeko orduan, ez moztu hostoak eskuekin, sustraiek sufritu egiten dute eta. Moztu labana zorrotz batekin. 

Zerba edo azelga landareari buruz jakintza gehiago eskuratzeko Landarepedia atalera jo ezazu

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora