Asteroko buletina
Buruila euri, berrogei egun euri.

Tipulina

Allium cepa var. aggregatum
  • Zer jaten diogu?
    Burua eta hostoa jaten dizkiogu.
  • Oinarriak

    Tipula da tipulina, lehortzen utzi gabe berdetan edo freskotan jaten dena. 

    Tipulinak bi gauza eskatzen ditu: erruz ongarritutako lurra eta lur harroa, urak erraz alde egiten dion lurra. Ongarritzean, ongarri zaharra besterik ez erabili, eta errautsa ere gustatzen zaio. Biak eman lurrari, eta ongi nahasi tipula jarri aurretik. 

    Gogoratu tipulinari beroa eta lehorra gustatzen zaiola. 

     

  • Ereintza

    Hazia irail-urrietan ereiten da. Hala ere, lan zaila da tipulina ekartzea. Saiatuz gero, toki babesean egin, eta, landarea agertu ahala, pixkanaka ohitu kanpoko girora. Bi hosto oso dituenean landatu. 

  • Landaketa

    Ohikoena da landarea eskuratzea. Udazkenean eta neguan landatzen da. Errenketan jartzen da, 25-35 zentimetroko tartearekin, landaretik landarera 15 zentimetro inguru utzita.

  • Uzta

    Tipula burua egiten ari den neurrian, bildu eta jaten has daiteke. Ez itxaron buru handi egin arte. Berdetan, burua bezala hostoak ere baliatzen dira jateko. 

  • Lagunak eta arerioak

    Ondo moldatzen da landare hauekin: azenarioa, perrexila, marrubia, uraza, tomatea, erremolatxa eta luzkokerra. 

    Ez ditu nahi aldamenean porrua, aza, patata, baba, ilarra, leka eta babarruna. 

Trikimailua

Beroa eta lehorra gustuko dituenez, kendu tartean sortzen diren belarrak, agertu ahala. Eguzkia jango diote, eta hezetasuna eman. Lan hori eskuz egin behar da, aitzurra dantzatuz gero zauriak egin ahal dizkiogu eta. 

Tipulatxa landareari buruz jakintza gehiago eskuratzeko Landarepedia atalera jo ezazu

Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora