Astelehenero 8:00etan zure epostan
Apa jakoba. Lehen soroa zan lekun alpapea ein nahi diat eta garai ona zein dan jakin nahiko nikek. Eskerrikasko
Alpapa edo luzerna, argi-belarra, melga, betarokia, uribelar eta abar esaten zaiona udaberrian edo udazkenean ereiten da; beti dago bi sasoien zaleen arteko ika-mika, noiz ereinda gehiago ematen duen... Gauza bat izan behar da kontutan lurraren tenperatura eta izotzen etorrera. Urriaren erdira aldera arte lurra bero dago eta komeni zaio ernetzeko. Gero lehen izotzak etorri aurretik 6 bat hosto zabalduta izatea komeni da. Ahal duzun azkarren ereitea gomendatzen dizut, urria erdira arte. Bestela martxoa erdia aldera.
Kaixo, nahiko berria naiz nekazaritzan. Aurten alpapa jarri nahi dut ongarri berde moduan eta irakurri dizuedan moduan, loretzen hasi baino lehen mozten da alpapa, baina zenbat denbora izaten da hori? Mila esker
Alpapa uda amaiera honetan edo udaberrian ereiten da. Orain garai oso ona da, eta ilgoran gaudenez hobeto. Hala ere, alpapa urtetarako landarea izan ohi da eta agian urteko zikloa duen beste bat jartzea egokiagoa izango zenuke txirta edo zalkea, pagotxa edo horietakoren bat. Mozketa eta lurrari ematea lursail hori erabili nahi duzunean egin, ahal baduzu lorea erabat ireki aurretik, udaberriaren amaiera aldera, alegia.
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.
EMAN HARTURAKO:
Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545