Asteroko buletina
Samta Ageda: Otsaileko lorea, ez balitz hobea; apirileko lorea, batez baino hobea; maiatzeko lorea, hura da florea!.

Jakoba Errekondoren kontsultategia

Harrak hesian
2023-07-14 14:59 | Idoia

Gure eskolako ezpel seto bat harrak di-da batean akabatu zuelako beste landare bat sartu zuten (Euonymus japonicus Thunb?). Orain ere harren bat lanean dabilela iruditzen zait. Landareak bere kabuz aurrera egiteko aukerarik izango al du ala derrigorrez tratatu beharko litzateke?


1 erantzun | Zeuk erantzun
Jakoba Errekondo-ren erantzuna
2023-07-17 20:22

Ezpelak badu bai har bat, arerio gogorra. Har horrek, ordea, ebonimusa ez du erasotuko. Argazkian ikusten den hori har batek egina izan daiteke, baina baita bareak edota barraskiloak, edo denek batera… Horrek ez du inola ere, ezpelaren harraren erasoaren tamaina hartuko. Egin dezakezun onena da lagundu: lehen urte pare batean ureztatu udan eta urtero ongarria eman.

Zeuk erantzun

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.

atzera
Asteroko buletina

EMAN HARTURAKO:

Zirkuitu ibilbidea 2, Industrialdea 15
20160 Lasarte-Oria. Gipuzkoa. Euskal Herria
bizibaratzea@bizibaratzea.eus
+34 943371545

Bidelagun

Fede Pacha&Co
gora